Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Bost urte Egunkaria barik

Bost urte Egunkaria barik

Leire Narbaiza 2008/02/20 12:45
Ikasturte hartan goizeko sei eta erdietan jaikitzen nintzen. Betiko moduan, irratia isiotu eta kafea egiten hasi nintzen. Kafetera eskuetan, zur eta lur, ez nuen asmatzen goizero era mekaniko baten egiten nituen mugimenduak egiten.

Juan del Olmo izeneko batek, guardia zibilez betetako autoetan euskarazko berripaper bakarra itxi ziguten. Baita atxilotuta lagun talde bat eraman ere. Malkoak irten zitzaizkidan begietatik.

Malko gehiago isuri nituen ondorengo egunetan, kafea egiteaz batera. Martxelo Otamendi kartzelatik irtendakoan esan zituenak entzunda, nik ere ezin izan nion eutsi negarrari. Gaur goizean Euskadi Irratian egun haietako grabazioak jarri dituztenean ere, eutsi ezin izan diodan moduan; atzera ere, kafearen katiluaren aurrean.

Egun nahasiak izan ziren, gogorrak. Gurea zen zerbait kendu ziguten, anker eta krudelki, estatuaren bitarteko guztiak erabiliz, baita tortura ere.

Inork ez zuen pentsatzen hori gertatuko zenik, kulturako pertsona ezagun eta errespetatuan torturatuko zituztenik. Gaixorik zegoen gizon nagusia molestatuko zutenik. Euskalgintzakook, uste genuen ez ginela horren inportantean, ez geniela horrenbesteko minik ematen. Baina gauza bi demostratu zituzten: batetik, Euskal Herrian gure kultura eta herriaren alde beharrean dabilen edonor estatuaren jo-puntuan dagoela; eta bestetik euskalgintzak ganorazko lana egiten duela, estatua molestatuta sentitzerainoko.

Denbora pasatu da, baina Egunkaria gabe jarraitzen dugu, eta hamabi pertsonak inputatuta jarraitzen dutela, eta egoerak horrela jarraituz gero kartzelara joan

egunkaria libre

etiketak: üskara, negua, gorri, berde
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua