Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Blogari ez konektatu baten odiseak

Blogari ez konektatu baten odiseak

Leire Narbaiza 2008/03/26 00:00
Dagoeneko ez naiz blogari ez konektatua, baina horrela urte bi eta erdiz ibili naiz

Pen drivea izan da nire lagun leiala. Word-en posta-ak idatzi eta gero ahal nuen tokian kargatzen nuen: lanean, liburutegian, kzgunean, lagunen etxean, …azkenen boladan amaren etxean. Edozein leku zen ona blogekoa argitaratzeko. Kontuan izan behar duzue horrela kargatu behar izateak bizkor ibiltzea dakarrela. Era furtibo baten, esateko. Horrek esan nahi duen guztiarekin: gauzak edozelan kargatu, denbora barik,…

Inoiz gertatu izan zait pen drivea etxean ahaztea, eta egun konkretu bat izan, zehatza, eta berriro idatzi behar izatea post osoa. Gainera, hori pasatzen zitzaidanean beti izaten zen artikulu “on” batekin,  oso gustura idatzitakoa eta biribil samar irten zitzaidana. Oso gogorra da, atzera ere idaztea, topatutako itzuli, konparazio, eta abarrekin.
Beste batzuetan, blogak beste diseinua zeukanean, zuzenean kargatzen nuen; hau da, word-en idatzi barik. Bizkor eta arin egin nahi izateak akatsak egitea zen. Konfunditu, atzera egin eta idatzitako guztia galdu. Askotan amaiera aldera izaten zen. Beraz, dena pikutara! Frustrazioa!

Baina hau guztiau amaitu da. Konektatuta nago, nahiz eta ordenagailua egongela erdian eduki eta sukaldeko aulki etzan baten jesarrita egon, ordenagailua altzari txiki baten gainean dagoelako. Izan ere, Euskaltelekoek ez didate instalazioa amaitu. Hala ere, pozik nago, nahiz eta ehun liburu baino gehiago lekuz aldatuta eta gelaren mahai gainean egon.

Orain beste arazo bat daukat: ordenagailua. Zahar gelditu zait. Sei urte dauzka, eta orain arte, konektatu barik, ez neukan inongo arazorik musika, dokumentuak eta abarrak erabiltzeko. Orain Mozilla Firefox bertsio berria ezin dut instalatu, sistema operatiboak ez duelako onartzen, nirea zaharregia delako. Zer egin? Ez daukat asmorik ordenagailu berria erosteko, baina banketa honetan erdi makurtuta idazten, eta hainbat plugin eta programa instalatu ezinda. Zer egin dezaket? Beti zeozer, ai ama!


etiketak: metabloga
yopyop
yopyop dio:
2008/03/30 22:29

arratzaldeon,ordenagailua txikia geratu zaizula? lasai, ez baduzu nahi beste bat erosi, egin dezakezuna da Linux ipintzea!!! nirea oso zaharra da, pentiun III, linux ipini nuen eta listo! dena azkarragoa, orain ez dakit zer den virusak, mozilla primeran doa... nire ustez e? beno ba! ondo segi!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua