Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Blogari euskaldunaren penak eta nekeak

Blogari euskaldunaren penak eta nekeak

Leire Narbaiza 2010/03/22 17:50
Niri neuri orain egun batzuk gertatutako "pasadizo" xelebrea.

Aspaldian ikusi bako beste lau neskarekin kafea hartzeko elkartu nintzen. Luzaroan egon gabe. Bata 18 urtean ikusi barik, beste bi 15 bat urtean, eta bestea sarriago, baina urtean hiru bat bider. Hainbeste urtean ikusi bakoen pista galduta neukan zeharo. Lan berezi batean lankideak izandakoak ginen eta ordu asko ematen genuen kontu kontari. Bostak maistrak eta nire edade ingurukoak gara. 

Horrelakoetan, elkarri gure bizitzaren berri ematen diogu. Egia esateko, nik ez neukan larregi kontatzeko; ez ezkontza, ez umerik, ez dibortziorik ez dudalako izan. Elkarrizketa aurrera egin ahala, Sustatuko kolaborazioa aipatzea bururatu zitzaidan, zerbait berri, kurioso eta garrantzitsu esate aldera. Nire blog pertsonala horrelakoetan ez dut aipatzen, blogak zer diren azaldu behar dudalako, arraro begiratzen didatelako, azken batean rollo bat delako blog bat zer den azaltzea. 

Beraz, Sustatukoa. Nire lehenengo galdera hauxe izan zen: "Badakizue zer den Sustatu?" Inork ez zekien, ezta hurrik eman ere! Interneteko kontu bat? esan zidaten. Batek ez zeukan ordenagailurik etxean, beste bik bai baina Internetik ez. Besteak seme-alaba adoleszenteak zituelako zeuzkan
biak!

Horretara, nire kuriositate, berritasun eta garrantzia, pikutara! frustrazioa ere sentitu nuen. Sustatu ezagutu ezik, nola esplikatu blogarena? ezinezkoa, zorakeria hutsa!

Zer iruditzen? Gogorra, e? Horregatik esaten dut sarritan, batzuetan komeni dela beste errealitate batzuk ezagutzea. Baina gogorrena iruditzen zait maistrak direla, gure umeen irakasleak izan litezkeela. Edo ikasketa buru, edo zuzendari; izan ere, euretako bat bada. Gainera, plazadunak dira!  Horrelako jendea ez badago egunean, gauza berriei begira, internet zientzia fikzioa bada eurendako, zer transmitituko dute? zelan irakasten dute?

Nahiz eta etsigarria izan ez naiz errenditu, eta hemen jarraituko dut abarketa ematen, denok aspertu arte! Isilean sufritu barik!

etiketak: Txargainen
Joseba Etxebarria
Joseba Etxebarria dio:
2010/04/11 21:49

Aurtengo ekainean bi urte beteko dira internetera konektatu nintzela eta neure buruari galdetzen diot ea ze kristo egiten nuen nik lehen: ezin dut imajinatu orain neure burua tresna hau gabe. Zer aurkitu dudan interneten? Adibidez, bizitza alegratu didaten hainbat doinu beste era batean ezagutzeko aukerarik ez nituzkenak izango, edo oso zail gutxienez. Adibide bat: http://www.youtube.com/watch?v=0adwx5hDcVs (ez da munduko doinurik alaiena, baina behintzat laguntzen du isiltasunean ez sufritzen, ezta?)

aritz
aritz dio:
2010/03/23 15:54

Zu animatze aldera esan nahi dut ni irakasle naizela eta blogetako testu asko lantzen ditudala gelan, azken hau ere lanketa pentsatu eta erabiliko dut... Ah gizonezkoa naiz eta seme baten aita! (bere heziketan ama bezain konprometitua gainera!)

Jozulin
Jozulin dio:
2010/03/24 14:52

Sortu beharko dugu Blogaris Anonimos delako elkartea eta halako konfesioak elkarri egingo dizkiogu batzarretan:

-Kaixo, Jozulin naiz eta alkoholi... barkatu blogaria naiz. Nire inguruan inork ez du honen berri, ezin dut gehiago...

Orduan terapeutak esango digu: -Laaaaaaaaaaaaaasai Jozulin, ez egin negar; hemen denok dugu arazo hori... etc etc

Enfin.

iturri
iturri dio:
2010/03/22 22:16

Inork ez zigun esan (blogari) euskalduna izatea zein nekeza den...

baina ze ondo pasatzen dugun.

Ez etsi, Leire.

Aitziber Iriarte Garin
Aitziber Iriarte Garin dio:
2010/03/23 14:44

Nire uste apalean, ez da erraza teknologia berrien erritmoa jarraitzea, ni ere galduta nabil,noski, nik ez daukat blogik. Ulertzen ditut emakume hoiek, lana, umeak, etxea...Ez gara superwoman-ak!!!!! Gehiago kontrolatzea gustatuko litzaidake baina egunak 24 ordu ditu soilik. Baina animo Leire, nik jarraitzen ditut zure post-ak tarte txiki bat dudanean behintzat...Gustokoak ditut eta.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua