Bloga abandonatuta daukat
Goizetan ez duzue jendea negarrez ikusten, galduta eta noraezean? Nire errua da, aitortu behar dut! Badakit milioika irakurle triste daudela, abandonatuta sentitzen direlako. Blog honetako testuak sarri-sarri jaso barik gosetuta eta desanparatuta daude, hain da ezinbestekoa berton argitaratzen dena!
Baina ulertu behar duzue nire bizitza konplikatua dela, edozein blogari arrakastatsuri gertatzen zaion moduan. Hainbat bizipen bizi behar ditut gero hemen zer kontatua izateko, ezta? Eta askotan erabaki behar bizi ala idatzi. Horren aurrean, beti bizi!!
Tira, Laga ditzagun koplak eta bromak, ez da-eta hainbesterainoko izan. Egia aitortzeko, Saharatik material mordoa ekarri nuen, eta pare bat post falta zaizkit. Batarekin oso-oso kateatuta nago, esperientzia gehiegi bizi eta kontatu ezinean nabil. Aterako dudalakoan nago, erdi-eginda dut eta. Bitartean, ideiak izan arren, post erdi-egin horrek ez dit uzten besterik idazten, nahiz eta zer esan eduki.
Hori dela eta, espero dut laster zuekin egotea, Saharakoa amaitu dudalako. Antzerkira joan naiz, aspaldiko lagunekin elkartu, iloba hazten ikusten nabil, frantseseko etsamina suspenditu dut, blogintzan plan berriak dauzkat........Pentsa zenbat gauza dauzkadan kontatzeko!
Irtengo zait. Inshala!
Heuk bai ni ezaugutu, Ibantxo! Mimuak bihar jittuaraz, bai! baitta astixa be. Asko estimatzen deuadaz mimuok. Uste juat, gainera, urtetzen nabillela katiatzen naben post horretatik. Hain dok inportantia bertan ikusi eta ikasittakua! Banoiak, banoiak, baiña sosiguz! Milla esker, wapo!