Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Biharamuneko soka-dantza

Biharamuneko soka-dantza

Leire Narbaiza 2012/04/24 00:44
Euskal dantzaren aldeko adierazpena

Jakingo zenuten larunbatean Eibarko udaletxeko pleno aretoan euskal dantzaren aldeko adierazpena sinatu zela. 100 dantzazale baino gehiago batu ginen ekitaldi apal eta ederrean. Dantza tradizionaleko ilustre asko etorri zen Eibarrera. Ikerlari eta dantzari handiak, baita musikari ezagun eta garrantzitsuak ere.

Hemen apunte moduko batzuk jarriko ditut, nire inpresioak adierazteko:

  • Hasieran, ondo etorria emateko, Eibarko alkateak (de los Toyos-ek) irakurri zuen testu bat. Penagarri! Patxi Lopezek baino okerrago! Noizko euskaldunduko zaigu alkatea?
  • Enrike Izagirrek egin zituen aurkezle lanak, eta de los Toyosen ostean, manifestua irakurri zen.
  • Ondorik, banan-banan eta taldeka deitu ziguten sinatzeko. Harritu ninduten gauza bik: alde batetik, "abizen bako" bakarrenetakoa izan nintzela; hau da, talde edo elkarte baten izenean ez nintzela joan. Bestetik, gizonezkoen kopurua. Jakina da, dantza tradizionalean behin edade batera ailegatua zer mutil gutxi geratzen diren. Baina atzo sinatzaileon artean gehiengoa gizonak zirela esango nuke.
  • dantzaren aldeko manifestua…eta kitto-tik "ostutako" argazkia. Mila esker
  • Bitartean, txakolina zerbitzatu zuten, eta firmen ostean, kantuan, txin-txin egin genuen dantzaren alde.
  • Ekitaldia amaitzeko, soka-dantza egin genuen denok pleno aretotik barruko patiora. Lastima eguraldia! Aterri egon balitz kanpoan egingo genuen eta.
  • Soka-dantza oso ederra izan zen, askok irten zutelako dantzara eta bakoitzak bere moduan egin zuelako. Gainera, hainbeste lagun, eskutik oratuta, irribarre egiten elkarri, kontu itzela da!
  • Erretratua egin ziguten eta adierazpena banatu!
  • Gero bazkaltzera! Baina ez nintzenez egon, beste batek kontatu dezala :-)
  • Kamera (foto & bideo) mordua egon zen ekitaldian, eta gero etb2n bonbardaketaren ekitaldien barruan zegoela esan bai, baina adierazpenaren gainean berba erdirik ere ez! Ez dut aditzen!


Eta amaitzeko eskerrak eman nahi diet antolatzaileei ekitaldia hain polito eratzeagatik. Ondo organizatuta, diferentea, originala eta sinbolismoz betetakoa. Erakutsi zenuten ekintza apal baina ondo pentsatu batek, karuena eta sofistikatuena baino hobe izan litekeela. Zorionak!

Argazkiak hemen, eta hemen

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua