Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Beteko ez dittudan planak

Beteko ez dittudan planak

Leire Narbaiza 2009/04/02 21:42
Datorren asteburua planez beteta zetorren. Baiña ezin izango dittut egin.

Bixar hartuko dittut Aste Santuko oporra, eta zapatu-domekak bete-betiak nekazen, planez gaiñezka. Zapatuan Korrikia pasauko da Eibartik, gabeko 10ak aldera. Zapatu gabian! Zoragarri! Itzeleko ilusiñua nekan, sortzen dan girua parebakua izaten dalako, eta gaiñera eziñ hobia asteburuan.

Domekan, gaiñera, nere urtebetetzia. Badakizu ze ondo, domekan, zapatuan parrandatzua eginda, domekan famelixiakin, eta bakaziñotan? Holan urtiak bete leikez, ezta? Goxo-goxo maitte dittugunon artian.

Ba ez, aurten ez. Asteburuan ez naiz Eibarren egongo, ezta Euskal Herrixan be, Europan be ez! Bixar, barixakua, Saharara noia! Tindufeko errefuxatu kanpamentuetara! Hamar egunerako, bixar urten eta datorren asteko domekan bueltau. Ikaragarrixa!!!!

Bueltan kontauko detsuet, boligrafua, kuadernua eta erretratu kamaria daroiadaz, gero kronika, erretratu eta kontakizunez betetzeko Euskal Herrixa eta ziber-espaziua. Ikusiko dozue.

A! Hamen ez egon arren, bardin-bardin jasoko dittut zorion emotiak eta erregaluak be, ze uste dozue, ba? :-)
Onda pasau eta Salam Alekum!

etiketak: udaberria, arazoak
Aitziber
Aitziber dio:
2009/04/06 20:17

Igandian zure urtebetzia zala ta, ZORIONAK NESKATO! Eta ondo ibili Sahara aldian....

asier
asier dio:
2009/04/03 11:33

Ondo pasau, neska! Korrikan zure partez egingo dogu, eta zapatuko parrandia be... Eta ahaztu aurretik: Zorionak! Laztan bat.

Iban Arantzabal
Iban Arantzabal dio:
2009/04/03 15:09

Jo, nik txikito pare bat hartzeko asmua nekala Eibarko glamurosokin... :-)

Domekako partez Zorionak eta urte askotarako. Disfrutau!

Jozulin
Jozulin dio:
2009/04/03 11:30

Zorionak eta ondo ibili maripili!

Kabroia
Kabroia dio:
2009/04/03 17:45

Ahhh, bat turista moduan doia halako tokietara! Indigenei erretratuak ataratzera? Jun, erretratuak atara eta buelta. Ahal dala, sentiberatasun pixkat.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua