Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Begiak ez nekatzeko formula bila

Begiak ez nekatzeko formula bila

Leire Narbaiza 2009/09/03 16:21
Gero eta gehiago nekatzen zaizkit begiak ordenagailuaren aurrean.

Hemen gaude, berriro ere lanean eta abarketa jotzen! Amaitu dira oporrak, atseden egun luzeak eta eguzkitsuak. eguraldia ere petraldu zaigu, rentrée edo vuelta al cole honekin. 

Beharrera itzuli, eta milaka idazlan eta ariketa on line zuzentzeko! gehi betiko irakurketak! Begiak erre-erreta dauzkat, asko nekatzen zaizkit. Atzo inoiz baino denbora gehiago eman nuen zuzentzen ordenagailuz. Hori dela eta, atzo eta gaur begiak gaizki. Hori lentillarik jartzen ez dudala, jarriz gero akabo!

Ez dakit zer egin. Letra tamaina handitu egiten dut beti (ez da ikusmen arazoa, miopea naiz eta gertutik ondo ikusten dut),  ez dut segidan ariketa asko zuzentzen, mugitu egiten naiz...baina hala ere, txarto.

Klase normalekin hasten naizenean, uste dut hobetuko zaizkidala. Baina bitartean zer egin? Baja hartu? Oporretan joan? begiak atera? Ariketarik ez zuzendu? Papera itzuli?

Pentsatzen dut zuetako askok nik baino ordu gehiago emango dituzuela pantailaren aurrean. Inori gertatze zaio niri gertatzen zaidana? Badaukazue trukurik saihesteko?  Zer egiten duzue? Lagundu, mesedez. Bestela irail hau oso luzea egingo zait!

etiketak: metabloga, uda
Ricardo
Ricardo dio:
2009/09/04 17:34

Niri pantailan irakurtzeak begietako mina eta azkura ematen zidan. Oftalmologoak esan zidan arazoa dela pantailan irakurtzean begiak gutxiagotan ixteko joera dugula eta, ondorioz, begiak lehortu egiten direla.

Jakinaren gainean nagoenetik, pantailaren aurrean begiak kliskatzeko ardura berezia dut eta, azkura sentitzean, malko artifizialak botatzen ditut begietan.

Bestalde, azken hilabeteetan berriro izan dut begietako mina eta azkura eta oraingoan, dirudienez, presbizia izan daiteke arazoa (ni ere miopea naiz eta orain arte ez nuen arazorik gertutik ikusteko, baina...). Dena dela, ez dut uste zure kasua hori den.

Gorka
Gorka dio:
2009/09/04 13:13

Bestalde, pantaila beltzik ez irakurri, bestela begiak diz-dizka jartzen zaizkizu. Niri behintzat hori gertatzen zait. Asko sufritzen dut pantaila beltzekin, eta egiten dudana da inprimitu eta paperean irakurri.

Benito
Benito dio:
2009/09/03 19:58

Ez dakit zure kasua den, baina niri lehen ordenagailuak halako begi eta buruko minak ematen zizkidan eta optikoari komentatu nion, hark esan zidan argi eta begi kontuak baino, ordenagailutik irakurtzen dugunean arreta emateko keinua egiten dugula, bekainak eta bekokia estutu eta begiak erdi-itxi, bekozkoa ipini-edo, pantailara gehiegi arrimatu ere bai, eta tentsio horrek ekartzen dituela minak eta nekeak. Orain urrunagotik eta lasaiago saiatzen naiz pantailan irakurtzen.

leire
leire dio:
2009/09/07 23:11

Eskerrik asko Benito, Gorka eta Ricardo. Uste dut begiena izan litekeela Benitok dioen tentsioagatik; izan ere, idazlan eta enparauak zuzentzen nekatzen zaizkit gehien. botox pixka bat behar dut betozkorik ez jartzeko. Zimur gutxiago aterako zaizkit, horraittiok! Mesede, adinean aurrera goaz eta! Gorka, pantaila beltzarena aipatu duzu, baina nire kasua ez da hori! eta inprimatzearena ezin! Ricardo, oraindik presbiziarako urte batzuk falta zaizkit (gutxi). Miopea izanda, besteei baino gehiago. gainera, ohean liburuak antiojo barik irakurtzen ditut, problemarik gabe. Izan daiteke ez ditudala behar bezain bestre klikatzen begiak. Optikoari galdetu behar. Mila esker, benetan!!!!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua