Barixaku baltza
Barixakuan aillegau jakun Urzen istripuan barrixa. Notizia latza, benetan. Mendixa atsegin lekua denak beste disgusto bat emon zeskun. Danori barrua irauldu, eta egoneziña nagusittu zan, alaittasuna eta barria protagonistia dan egunian. Eibartar bat hil zan Hiru Errege Mahaian, eta Urze zan.
Egixa esateko, Urze ez zan nere laguna, lagunen laguna baiño. Ez neban sakon ezagutzen, baiña berakiñ izan dodan hartu-emonian sekula ez zan ez barrerik ez irribarrerik falta. Gertautakua kontau zestenian ezin neban siñistu, txokauta geratu nintzan, oso gertu sentitzen nebalako -ze gatxa dan "gertu" hori definitzia, ezta?-.
Mendixak lantzian behin holako penak sortzen deskuz. Disfrutatzera juan, eta disgustua ekarri. Behi Egunkarian, uste dot Xabier Mendigureneri irakorri netsala, mendixak euskaldun gehixago hil dittuala guardi zibillak baiño. Ez dakitt hala izango dan, baiña nere kautan kontu makrabuak egitten nenbillela, esan neike gertuko jende gehixago hil dala mendixan auto istripuan baiño. Zeuek be egizue kontua eta esango destazue. bildurgarrixa, ezta?
Hau baiño ez neban esan nahi, hemendik aurrera Urze bihotzian eruango dogula. Eta bere famelixa eta laguneri Besarkada eta laztanik goxuena, besterik ezin dodalako. Baitta Lizardin poema bat be:
Mendi-gaiña
Maite ditut gaillurrak
argiak ez beste ...
Ai, egaztia banintz
gaiñik-gain nenbilke!
*********
Oi, udaberri-goizez
mendiaren gaillurra! ...
Oi, aren ametsezko
zorakortasuna! .
Zein ezkutuzko indarrez,
zein atseden-egarriz,
zein gorago-yoranez
narakark igana? ...
Egiz, maitagarriak
dituk ire basotan? ...
egiz duk arnaskai bat
ezilkortzen duna? ...
egiz, eguzkiaren
leendabiziko muiñaz
sortzen duk zorunaren
lore ezezaguna?... .
Nik amestan bezela
ote-aiz, mendi-gaiña?
Goi-yauregiko mailla?
Gotzonen urbilgo? ...
Egiz, Yaungoikoaren
esku ta aunditasuna
ote-dituk or goitik
sumatzen bertago?...
Ire goi urdiñaren
urre lanotsupean
beeko txikerkerion
azkaia balegok,
arren, adiskide urruna,
otoi, mendi maitea,
negar-aran beltz oni
kendu nazakiok!
*********
Maite ditut gaillurrak
argiak ez beste ...
Ai, egaztia banintz
gaiñik-gain nenbilke!
Mila esker Leire Asierri zure blogean hitz horiek idazteagattik.
Nik Miren izena dot eta Asierren Gazteluko (Tolosaldeko) iloba nintzen (naiz). Asier gitxitan ikusten neban, Eibarrera joaten nintzen bakoitzian lagunekin irtenda edo mendiren bateko gailurrian egoten zelako. Orduz geroztik, ez diet mendixei berdin begiratzen eta bere heriotzaren ostean eta kalamuan eindako omenaldixaz geroztik be ez dot gailurrik zapaldu. (Jada begiak busti dittut).
Bestalde, gogoratzen dot zein pozik hartu zeben Gasteizera Euskal Filologixa ikastera joango nintzela esan neutsanian. Oin zorionez edo zoritxarrez, Gasteizko iskin guztixek bera gogorarazten didate baiña oso harro sentitzen naiz Asier bezalako osaba bat eduki izanaz. Pena da ekainaren batean eingo dogun komuniñuan bera ezin egotie bertan(fisikoki). Egun hori be latza izango da. Hutsa zegoen guztixe betetzen zeban.
Horrela zan Urze, behin ezagutzea nahikoa zan norbera markatuta lagatzeko.
Oharra: Barkatu hitz hauek ipintzeagattik baiña zure artikulua irakurri dodanian hustu biharra sentittu dot eta ahal dodan guztixa ein dot Eibarko berba politt horretan idazteko.