Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Astelena taberna

Astelena taberna

Leire Narbaiza 2008/02/08 11:32
Itxi egin dabe Astelena taberna, jabia erretirau egin dalako. Oin gitxi jakin dot, eta pena haundixa emon desta, nere ume denporako gogorapen askokin lotura dagualako. Desagertu dan umetako beste toki bat.

 Astelena Estaziño kalian dago, nere kalian, bertan bizi ez naizen arren. Esateko, kale horretan jaixo nintzan, meternidadia kale perpendikularrian zegualako, Pageixan, eta gure ama oiñaz juan zalako beratara, gure etxetik ehun metrora.

Gaiñian bizi giñan. Gaiñian baiño, ondoko peoran. Baiña nire gelia ertzekua zan eta tabernan gertatzen zana oso ondo entzutzen neban. Askotan, txikiteuan zebizen gizonak kantau egitten zeben, eta bestietan, jentian berbaruakin luak hartzen ninduan. Harrezkeroz, soiñu hori oso erakargarrixa egitten jata, bihotzian sentimiento epela sortze desta.

Bolada bat egon zen “Nere herriko neskatxa maite” jartzen zebela ni lotaratzen nintzan orduan, eta lo-kanta funtziñua egitten zeban. Oso modu ederrian gogoratzen dittut momentu hórrek.

Astelenan dekoraziñua oso berezixa zan/da. Dana zeguan egurrez eta otzaretarako erabiltzen diran “plantxekin” forrauta. Gero, taberna guztian bueltan apalak zeguazen boteilla zaharrez beteta. Igarri be ezan egitten ze boteilla ziran, danak illunduta zeguazelako, zabaldu zebenetik bertan, seguru.

Bertako azeittunak be edarrak ziran, olibondo egurrez egindako ontzixetan egoten ziran barra gaiñian. Burduntzaldixak be olibondoz egindakuan ziran. Azeittunak olixua eta kipuliakin etaratzen zittuen. Oso-oso edarrak!

Gure peoria oso haundixa zan, eta sanjuanetan mahaixak barruak sartzen zittuen, mahaixak be haundixak, senduak eta astunak ziran, egurrezkuak. Hartara, mahaixak peoran ikusten nittuanian dultzaineruen modokuak ziran: sanjuanak ate-joka zetozen.

Nahitta aspaldixan juan ez, Astelenan faltia igarriko dot, nere biografixian zati eder bat dalako, baiña beti barruan eruango doten tokixa izango da.

 

 

 

etiketak: Txargainen, Kalamuatik
Patxi
Patxi dio:
2008/02/09 02:50

Nostalgiak ze gauza politak idaztarazten dizkigun...

Nere lagun "Bere"ren artikulu bat gogorarazi didazu, pusketa hauxe:

"Arratsalde osoak ematen nituen sutondoan artaburuak aletzen, izeba Anastaxiren kontuak entzuten eta tarteka “ekonomikaren” suari begira. Oroitzen ditut On Hipolito Usabiaga erretorearen meza “telegrafikoak”, eta aldarearen aurrean jartzen zuten “naximentua” ere. Irudi haiek, elizako argiak, baserriko sukaldean jartzen genuen pinuarenak, “Pasus Enea” tabernan jartzen zuten arbolarenak... Nire ume garaiko “aluzinazioak” bezala gordetzen ditut, eta dena LSDrik gabe. Nire haurtzaroko oroitzapenen artean gabonetakoak dira psikodelikoenak, eta denek daramagunez haur bat barruan, heldutasunean ere mantendu egiten dira ukitu psikodeliko haiek."

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua