Aste Santutik honako liburu interesgarriak
Sei bat hilabete pasatu dira irakurritako liburuen aipamenik egiten ez dudanik. Egia esan, irakurri, nahikotxo irakurri dut, baina janari azkarra dagoen moduan, literatura (horrela deitu ahal bazaio) azkarra ere badago. Hanburgesei batzuek janari zaborra ere deitzen diote, nik "nobelitei" ez diet horrela deituko, bere zerbitzua egiten dutelako, eta bizitzan momentuak ere badaudelako. Hori bai, Michelineko hiru izardun liburu bat disfrutatzeko gogoz ere banago.....
Esan behar dut, frantsesez ere irakurtzen hasita nagoela, baina maila apala (zerbait esategatik) dudanez, gauza errazak irakurtezn ditut, eta nobela poliziakoekin polito moldatzen naiz. Ezin da sakona edo asko pentsatzekoa izan. Emakumea naiz, baina ezin dut hainbeste gauza batera egin {:-)}: kontzentratu, irakurri, frantsesa ulertu, hariari jarraitu eta hausnartu. Momentuz gauza erraz eta linealak baino ez ditut irakurtzen frantsez. Honek beste liburu interesgarri batzuk irakurtzeko astia ere kentzen dit, eta irakurritakoak ez dira blogean sartzeko modukoak. Hori bai, sujerentziarik baduzue frantsez errazean, edo istoria sinple batekin....
Hasi egingo naiz:
Amèlie Nothomb-en bi:"Cosmética del enemigo" eta "Durduzaz eta dardaraz". Inguruan badaukat amèlienothonbmania bat. Zenbat jendek hitz egin didan idazle honen gainean! Olatu horrek eroanda irakurri ditut hauek biak eta "Katilinarenak". Zer esan? Flipatuta, aho bete hagin, haluzinatuta...laga ninduten liburu haunek. Desberdinak, zeharo desberdinak. Nothomb-ena beste gauza bat da. Bakoitzak probatu behar duena! Gainera, euskaraz, eta boligrafo gorririk ez nuen erabili behar izan! Bata aireportu batean, bestea Japonian. Biak laburrak, erraz irakurtzeko modukoak. Irakurri eta kontatuko didazue
"Todo bajo el cielo" Matilde Asensirena. Denbora emateko, liburu paregabea. Fantasiosoa, nahi baduzue, baina kateatu egiten duen nobela. Matilde Asensiren nobela gehiago irakurri ditut, eta beharbada, gehien zein pertsonaia mota aukeratzen dituen gustatzen zait. Ez dira prototipikoak. gazteak, ederrak,... ager litezke horrelakoak, baina ez beti. Azkenean liburuak ginkana bat dira (ez dakit horrela idazten den). Oso modan dagoen generoa. Trenean edo hondartzan irakurtzeko ona!
"En el nombre del cerdo" Pablo Tusset-ena. Aurreko liburua irakurri nion "Lo mejor que le puede pasar a un cruasán" eta asko dibertitu nintzen, liburu zoroa eta desberdina begitandu zitzaidan. Honek izen epatantea dauka, hasiera potentea, baina gero jaitsi egiten da, nolabait esatearren. Dena dela, irribarrea ere atera zitzaidan irakurtzean, eta gustora jardun nuen. Beste barik, gehiagorik ere ez nion eskatzen.
"Baina bihotzak dio" Xabier Montoiarena. Bigarrenez irakurri dut liburua hau, laneko kontu batzuengatik. Ederra, ona, polita...Lehenengoa irakurrio nuenean ikaragarri gustatu zitzaidan, eta bigarrenean ere berdin. Ederto idazten du Montoiak, edozein euskalkitan, gainera. Hainbeste gustatzen zait, bere fan konfesatua naiz, ia bere liburu guztiak gustatzu zaizkit, daukan umore eta ironia gordin eta errealista honetik. Liburu honek, baina, badauka ikutu melakoliko bat bihotzean kilikili egiten duena. Oso gomendagarria!
"Un pequeño inconveniente" Mark Haddon-ena. Nobela garrantzi bakoa, baina zoroa. Familia normal baten gorabeherak, aita hipokondriako flipatu baten inguruan. Dibertitu egin nintzen, baita batzuetan barre ere. Izan liteke ni sinplea izatea, baina gustatu zitzaidan. Pertsonaia batzuk hain gertukoak egin zitzaizkidan. Ia gustiok ezagutzen ditugu liburuan egertzen diren modukoak. Momentu atsegin bat pasatzeko ena!
"Estanbul" Orhan Pamuk-ena. Asko gustatu zait bere autobiografia hau. Hiri zoragarri horren deskripzioaren batera bere historia kontatzen du. Gaur eguneko Turkia hobeto ulertzeko ere balio digu. Asko gustatu zait. Oso ona dela esango nuke!
"El asombroso viaje de Pomponio Flato" Eduardo Mendozarena. Laburra den arren, puntua hartzea asko kostatu zitzaidan. Gero, konturatu nintzen zenbat keinu, zenbat txiste, egiten dituen. Hori bai, komenigarria da kultura kristaua izatea, bestela ez da ezer uertzen. Umore fina, istorio beltza Jesukristoren sasoian. Disparatia dirudi, baina hala da. Irribarre egiteko behin eta berriro. Penaz amaitu nuen. Merezi du!
"Nola hustu nuen gurasoen etxea" Lydia Flem-ena. Emakume batek gurasoen etxea hustu behardu hil egin direlako. Denbora gutxian bere bizitza zein familiarena aurretik pasatzen zaio: pasadizoak, sekretuak, gurasoak nolakoak ziren gaztetan,....Buruari eragiteko, batez ere horrelako trantze bat pasatu dugunontzat, neurri baten edo bestean, oso baliagarria. Gu joandakoan guztaz geratzen dena gauzak dira, eurek baino ez dute lekukotza ematen izan garenaz, edo bizi izan dugunaz. Sakona, baina erreala.
Hauetxek dira. Gabonetarako beste entrega bat.