Ameskeriatan
Amestu nuen azaleko orban eta orbain guztiak buruz, hatzek braillean irakurtzen duten bezala, ezagutuko zizkidala; bere gorputza osorik esploratuko nuela, Afrika XIX. mendeko salakot-dun ingeles abenturazaleen antzera.
Ohean ordu txikietan poemak irakurtzearekin egiten nuen amets, Mi amado es fresco y colorado, se distingue entre millares. Su cabeza es oro puro, sus rizos son racimos de dátiles, negros como el cuervo.
Bere bular oparoan burua pausatu eta bertan kezka guztiak lagako nituela, bere besoen abaroan urtu eta bat egingo genuela amesten nuen.
Plazera eta samurtasuna nahastuta, gauak emango genituela nuen amets. Kezkak eta ardura elkarbanatuz. Barrez eta jolasez beteko genituela egunak; maitasunez eta musuz, gauak.
Baina ametsak –maitasunak, lilurak eta erakarmenak sortutako sukar-ametsak–, mundu onirikoetatik ez dira errealitate bihurtzen, amets-gaizto izan ezean. Eldarnioak, sarritan, amets politik ez baina gaiztorik ere ez dira bilakatzen. Espejismo hutsa baitira geure buruan.
Errealitate dosia esnatzean!
"Esan nahi dotzut izenburua ez jatala batere gustatu, mezuaren bukaera ere ez.
Ametsak benetakoak bihurtzen dira askotan, gutxien uste dozunean. Denbora bihar dabe, hori bai. (...)
Ametsak benetakoak bihurtzen dira askotan, gutxien uste dozunean. Denbora bihar dabe, hori bai. (...) Baina ametsek merezi dabe.
Eutsi zure ametsei, eta izenburua aldatu artikuluari. ;-)"
Nik esan diot ez diodala artikuluari izena aldatuko, errealitatea eta lur hartu behar delako! Baina ikaragarri eskertzen diot lagun horri bidalitako mezu ederra! Milesker, eder hori!