Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Arazoendako konponbidea

Arazoendako konponbidea

Leire Narbaiza 2007/06/15 18:31

Duela urte asko futbolera izan nintzen, baina erretzaile ohiei gertatzen zaien moduan, orain ezin dut jasan. Ez dakit zer gertatu zitzaidan, bina gustuko nuena, tortura bihurtu zitzaidan. Harrezkero, futbolari ez diot jaramon handirik egiten, baina; hala ere, ezinbestean jakitun nago zer gertatzen zaien Errealari eta Athletici; baita Eibarri ere. Ezinezkoa da horri ihes egitea, hortaz oso ondo informatuta nago.Eibarren kasuan lehengo eskuko informazioa daukat, bertako jokalari bat ikasle baitut.

Lehenengo mailako ekipo bietako jokalari eta zaletuak kaka dariola daude. Denboraldi desastrosoa egin, eta orain mirariaren zain. Jokalariei, tira, baina zaleak hain txarto egotea! Erridikulua da. Jokalariak mertzenarioak dira, diru truke jokatzen dute, eta beste batek egoera hobea eskainiz gero, alde. Edozein langilek egingo lukeen moduan, baina nominan zero gehiagorekin.

Batzuek futbola berezia dela diote, horrelako pasiorik beste kirolak sortzen ez dutela. Hori ere gezurra da. Estatu Batuetan, esateko, futbolak ez du holakorik eragiten, eta beste toki batzuetan ere gertatzen da. Beraz, hori mito bat da.

Zergatik ez daukate indar hori beste kirol batzuek? Nire ustez diruagatik da. Publizitate handia egiten da, komunikabideetan behi eta berrik kontatzen digute Josetxok min hartu duela ezkerreko orkatilan, Juantxok gripea duela...Liburuekin gauza bera gertatuko balitz askoz ere irakurle gehiago egongo lirateke. Seguru.

Eta asteburu honetaz, zer esan? Jendea haserretu egingo zait, baina uste dut komenigarria litzatekeela denak bigarren mailara jaitsiko balira. Bai. Onuragarria izango litzateke gizartearentzat. Orain dena futbolarekin estaltzen da. Jende askoren ardura bakarra da. Hori dela eta, jaitsiz gero horietako askok beste gauza batzuetan jarriko lukete interesa; eta , beharbada, arazo askoren konpontzeko eman behar diren lehengo urratsak emango lirateke. Beharbada, agian, apika, auskalo.

Inor ez dadila haserretu, jaitsiz gero, ez da ezer gertatzen. Er furbo e azí.

etiketak: gorri
Jaio
Jaio dio:
2007/06/17 13:25

Neuri ere berdina gertatzen zait. Gazteagotan ibili nintzen neu ere eta orain berriz apenas kasurik egiten diodan. Orain, kalean edo patioren batean neska-mutilen batzuk ( mutilak gehienetan, orain ere), baloiarekin ikusten baditut, ahal badut harrapatu eta ostikada bat edo bi eman gabe etsitzea kostatzen zait. Etzaizu berdina gertatzen?

Eta bai, bada garaia futbola ez den beste zeozertan zentratzeko ere, ezta?

iturri
iturri dio:
2007/06/17 23:02

Aupa Leire:

Ez dakit Realak dituen arazoak Bigarren Mailan konponduko ote diren. Dena den, hori frogatzeko aukera izango dugu datorren urtean gutxienez.

Bi urte barru, 2009an, mendeurrena beteko du klub txuri-urdinak. Gauzak asko aldatzen ez badira, 2. mailan betetzeko papeleta guztiak ditugu.

Enpin.. Realzalea naizela eta pena ematen didala ekipoa 2. mailan ikusteak.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua