Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Sandaliak

Sandaliak

Leire Narbaiza 2007/06/08 18:35

Zapatak ikaragarri gustatzen zaizkit. Denak ditut gogoko. Zapatilak, botak, zapatak, abarketak, esklaboak, abarkak, botinak, txapinak, zuekoak, bailarinak, pisamierdak, txankletak, kanperak, saloi zapatak, txarlot itxurakoak, mokasinak, inglesak, sandaliak…

Hau guztiau egia bada ere, ezin ditut horretako asko jantzi, oin bereziak ditudalako: behatz potoloa luzeegia;beste behatzak txikiak eta lotsatiak; oinbularra altuegia; oinazpiko arkua handiegia…Gaztetxotan plantillak erabili nituen, eta oraindik ere, zapata batzuk ez zaizkit ganoraz egokitzen. Lastima!

Oinetakoak txikitu arte erabiltzen ditut, asko kostatzen zait nire oinera egitea, eta hori lortu dudanean, altxorrik preziatuenak dira.

Baina denen artean gehien maite ditudanak sandaliak dira. Askatasun sentsazio ikaragarria ematen didate. Asko kostatzen zait galtzetinak kentzea (hauek ere asko maite ditut-eta). Hori bai, behin liberatuz gero, hotzak akabatzen egongo naiz goiz eta gauez, baina eguerdi-arratsaldetan disfrutatzen jarraituko dut.

Modaren esklaboak garenez, badakit horterada hutsa dela sandaliak eta galtzetinak janztea, tamalez. Hala ere, nik inoiz probatu dut, eta egia esateko, oso-oso erosoa da. Gozada bat! Egin proba: fraile-sandaliak galtzetin politak, fresko egiten duen udako goiz batean, eta gero kontatu! Modan jartzeko modukoa izan liteke! Gauza txarragoak jantzi izan ditugu, gero!

Atzo jantzi nituen lehenengoz sandaliok, eta eguraldiak laguntzen badigu urrira arte ez ditut kenduko. Hori zoriona! Behatzak libre eta gustura ibiliko dira, ni fresko eta eroso, eta galtza-galtzetin-galtzerdi gutxiago garbitzeko. Gainera oin arraro hauek asko gustatzen zaizkit, ederrak dira, eta orain luzitzeko aukera dut. Ez dago sandalia baino gauza hoberik!

YopYop
YopYop dio:
2007/06/10 23:44

Ba mezedez, egidazu mezede bat, zapatak hainbeste guztatzen zaizkizu, ea topatzen dituzun sandaliak batzuk "plantillak ortopedikak" erabiltzeko, hau da, bere plantilla kendu ahal bada eta nire ipini, edo zerbait, hainbeste denbora nago bilatzen ezen aspertuta nagon. Barkatu nire erroreak baina ikasten nago.

Agur!!!

Elena
Elena dio:
2007/06/11 12:02

Leire, ni be botetatik sandalietara zuzenean pasatzen naizen horietakoa. Ezagutzen duzu Kirmen Uriberen poesia/kanta hau? Gure umeei asko gustatzen zaie:

"oinentzat mesede izan arren zapatentzat sandaliek eskeletoen antza dute. Olibondoak bi mila urte betetzen ditu eta ez da ezertaz gogoratzen. Gauza perfektuek ikara ematen didate ez ditut atsegin. Nire letra okerra da, pauso okerragoa, egin ahalak egin. "

arrate
arrate dio:
2007/06/11 14:40

Neri be izugarri guztatzen jataz oiñetakuak eta blog honetan idaztendabenari bebai. Ia zer deritzozun http://patripatri.blogspot.com/

leire
leire dio:
2007/06/11 20:41

YopYop, akatsak akats, segi euskaraz idazten. Nik uste dut zerbait egongo dela. Galdetu duzu ortopedietan?

Oso ederra dena
Poema zoragarrixa da, ezagutzen neban, Elena. Dana dala, eskerrik asko

Arrate, oso blog interesgarrixa, Imelda Marcosena ete?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua