Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Pasiñua

Pasiñua

Leire Narbaiza 2007/06/07 21:34

Aste honek disgustuak baiño ez deskuz ekarri: emakume bi hilda, su-etena apurtuta, G-8kuak aldaketa klimatikuan kontra ezer be ez egitteko asmorik, de Juana kartzelara, atxiloketak Biarnuan, Bagdaden hainbat hildako, Libanon erasuak, …

Aspertu naiz, higoindu naiz teleberrixetan eskintzen deskuen realidadiakin. Nahikua sufritzen dogu, blogian penak, gaitzespenak, hasarriak, amorruak botatzeko. Lora eder bat jarri nahi dot, esperantzia be badaguala aitzera emoteko, eta kalian gauza gehixago be gertzen dirala esateko. Eguerdikua kontatuko dot:

Automobillera nindoiala, ordubixak aldera, eguzkixak gogor jotzen zeban, eta batzueri pasiñuak be eragitten zetsen; bai horraittiok! Bidebarrixetako autobus geltokixan onduan pareja gazte bat zeguan. Nerabiak, baltzez jantzitta, punkarra samar, alkarreri emoten aspaldixan ikusi dodan laztanik luze, bero eta haundixena.

Nere artian pentsau dot euretako bat autobusian aillegau barri zeguala, aspaldixan elkar ikusi barik egongo zirala, eta hortik zetorrela pasiño desenfrenau hori (ez dot esan, baiña ixa karreteran zeguazen).

Pasatzen hasi, eta ez dau, ba, mutillak atzamarra etara! Jakiña, neskia askatu barik! Auto-stop egitten zeguazen! Dedo egitten! Kotxerik pasau ez, eta barriro be ekin detse beste musu luze bateri! Hain intensua izan da, hainbat automobil pasau, eta atzamarrik ez dabe etara!

Ni kotxia sartu eta jo ta fuego segitzen zeben. Hori sasoia, hori! Maniobrak egitten eta ni enbidixaz. Ze ondo zeguazen! Zelako pasiñua! Juan naiz eta hantxe laga dittut, eguzkipian, bat eginda, bero-bero

Eta ni biharrera, enbidixatan, pentsauaz astion gogorren sentidu dodana ernegua eta etsipena izan dirala, eta ez desiua eta lillura! Ai!

etiketak: udaberria, Kalamuatik
Jozulin
Jozulin dio:
2007/06/08 18:46

udabarridxek iminten dittus hormonak bor-bor... ta, bakixu, gastiek horixe deko: pasiñue!

Patxi
Patxi dio:
2007/06/09 00:35
Hamargarrenean
Hamargarrenean dio:
2007/06/08 11:36

Egiya esan azkotan hobe da dana ahaztu , inguruko kaka guztiyak ahaztu eta , norberak bizitzen duan momentua a tope bizitzia , segurazki gehiago disfrutakuko genukeela . Batipat gure esku ez dauden gauzak badira .

Nei gustatzen zait errealitatetik ihes egitea , ondo etortzen zait "Kit-kat" hori , baiña agian , horire nere errealitatean parte bilakatu da .

Poza ematen du jendia disfrutatzen ikustiak

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua