Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Matilde maitatzeko moduak

Matilde maitatzeko moduak

Leire Narbaiza 2007/06/01 18:50

“Eibartarren zerrendan”:www.eibar.org mezu hari luuuziari jarraittu ezkero, hainbatek jakingo dau plana genkala ikuskizuna ikustera juateko. Egin genduan, eta hamentxe, berandu, baiña nire sensaziñuak, danak atsegiñak.

Elgetako planak biribil-biribil urten zeban: Konpañia bikaña, afari ona, espektakulo edarra, alkarrizketa interesgarrixa. Ze gehixago eskatu leikixo zapatu gaba bateri? (Bai, baten bateri etorriko jako burura amaiera hobia, baiña ligatziana daguan moduan egonda, hobe gai hori ahaztutzia) Halako gabak gutxi izaten dira; eta , bihar bada, horregaittik apreziatzen dittut hain beste.

Konpañia bikaña: Elenak konbokau, Iturrik, Maitek, Asierrek, Xabierrek, Ibanek eta nik baietza emonda, zer hoberik? Nik ez nekan dudia ondo pasau bihar nebala. Argi dakat beti esango dodala baietz, badaezpada be Afari bikaña: Maite ez zan afarira aillegau, baiña Julenek gurekin afaldu eban. Tira, musikarixak be bai, baiña mahai biribillian tar-tar-tar jardun et jardun ibili giñan blogarixok. Oso ondo afaltzen da Espaloian, eta ez da koipia emotiarren.

Espektakulo edarra: Txuma asko gustatzen jata, eta espektakuluan sartutako kantak lehenguan dira. Ipoña edarra, kantuak tartian txertatuta, oso ondo ezkonduta, bihar politta eginda. Asko gustau jatan.

Alkarrizketa interesgarrixa: Ohittuta gagoz alkarrekin berba egitten, birtualki bada be. Gaixak, nahibeste; hurrengo egunian hauteskundiak, gaiñera! Narrutzeko hainbat persona, garuntzeko hainbat gai. Tarbernarixak pentsau zeban ez genkala etxerik, juaten ez giñalako. Azkenian hiruretan egin genduan ospa!

Eibar.org-ko arauak errespetau egin ziran: musu saiua “comme il faut” izan zan, bihar dan moduan! Iturrik eta bixok saludatzeko antiojuak kendu genduazen, txoke egitten dabelako. Beste batek ez zeskun musurik emon eta berriro sartu eragin genduan tabernan gure musuak erreklamatzeko. Hamen ez da ezer barkatzen! Despedidako musuetan esan neike konturatu nintzala batek oso usai ona zekala, kolonia on-ona eta suabia erabiltzen dabela. Ez dot esango zein dan, hurrenguan zuek deskubritzeko.

Dana ondo, dana barre. Hurrengua noiz ete da? Zain nago

iturri
iturri dio:
2007/06/02 10:49

Aupa Leire:

Ni ere oso gustura egon nintzen pasa den larunbatean. Ea oporretara joan aurretik beste topaketa bat egiten dugun.

Oker ez banago uztailaren 14-15en bueltan egiteko planaz egin genuen berba (eibar.org-eko blogen hirugarren anibertsarioan).

Ikusiko dugu.

asier
asier dio:
2007/06/04 12:40

Zoragarri pasau genduan, ezta? Julen eta Txuma bikain ibili ziran, eta pianistia eta baterixia inpresionante. Eta Espaloiak daukan girua aaasko gustatzen jata. Nik ez dot memerik jarraittu... baina argazki bat gehittu dot. Horrekin nahikua? :-)

http://www.flickr.com/photos/asarasua/529476641/

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua