Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Urkusuko sagarrondua

Urkusuko sagarrondua

Leire Narbaiza 2007/03/29 17:53

Askotan esan dot gehixen gustatzen jatan arbolia mimosia dala, loratzen dan lehelengua dalako, bere lora horixengaittik, loren usaiñagaittik. Martzuan sartzen garanian, nere arbola faboritua almendro japoniarra dala iruditzen jata, anbulatorixoko parkian ikusten dittut danak rosa, loran herrixari natura ikutu bat emoten...

Pagua be ikaragarri gustatzen jata, pagadi eder hórrek. Eta elorrixa., eta lizarra, eta arkazia, eta astigarrak, eta gorostixa, eta magnoliua, eta….danak. Tira, koniferak ez jataz asko gustazten, baiña izan leike gure artian oso fama txarra izan dabelako insignis piñuari esker.

Halan da be, benetan sagarronduak lagatzen nabe zoratzen. Itziartik Zumaixarutz jeisterakuan, eskuma aldian badago sagasti txiki bat, zelaitxo baten. Zelako lasaittasuna emoten daben!

Sagasti hori zoragarrixa da, baiña ikaragarri maitte neban Urkusuko torrien aurrian, zulo baten sartuta zeguan sagarrondua. Zuluan, hainbat ufal pasauta, kutsadura eta zikin artian, han altxatzen zan. Loratzen zanian, porlan eta galipot artera udabarrixa ekartzen zeskun. Ostian, sagarrak etortzen ziran, gorrixak. Ez zekan meriko makala! (zugaitz hau zan eibar.org-n aittatu nebana udazkenian loratu zalako).

Zegaittik egitten dot berba iraganian? Honezkero ez dagualako. Obrak egitten dihardue aspaldixan, eta egunotan kendu egin dabe. Ni gaur konturatu naiz, eta disgusto handixa hartu dot. Pasa dan astian, lanak inguratzen hasi jakozenian, imajiñau neban kenduko zebela. Baiña romantikegixa naizenez, pentsau neban errespetauko zebela. Ba ez da holan izan. Bota dabe, eta bere ordez, hormigonera bat porlana botatzen zebillen!

Karmeliten eliza atzian orube huts bat zeguan. Bertan automobillak aparkatzen genduazen, eta arbola mordua zeguazen. Etxiak egitteko danak kendu zittuen. Lagun batek bertan erosi zeban etxia, eta esan zestan blokien erdixan, jardiña zoiala, ez eukitzeko penarik arbolengaittik. Lau jardinera jarri dittue, Kutxako buleguetan dagozenen modukuak, baiña landara gitxiagokin!

San Andres pasialekua eta Legarre artian etxiak egitten dihardue. Egitteko bertan zeguazen laranja eta limoionduak kendu zittuen. Seguru ez dabela ezer sartuko. Gauza bera gertatu zan Bidebarrixetako etxeoste batekin. Kaki edar-edarra zeukan, baiña mendi erdi kendu zebenez, oin ez dago ezer.

Lehenengo Bidebarrixetako blokietako mimosia, oin Urkusuko sagarrondua. Hurrenguan ze ete da? Otolako artia?

Untzaga barriko arbolak Belgikatik ekarri zittuen itzelezko diru pillua pagauta. Baten bat hiltzeko egon zan, Untzagan daguan trafiko eta zaratiakin estresauta zeguazelako. Ondo ikusten dot arbola dotoriak ekartzia, baiña ez litzake hobia izango dakaguzenak zaintzia? Foru zaharretan, oker ez banago, arbola bat kendu ezkero bi sartu bihar ziran. Nun geldittu jakuz ganorazko ohitturak?

Omenaldi apala baiño ezin detsat egin sagarronduari, eta zer hoberik Atxagan poema bat Ruperrek kantauta baiño?

Sagarrondo bati sehaska kanta
Geldiro haziko zara, mara-mara,
sagarrondo xume, zipriztin, ttotto;
doi doi gizenduz sagarrondo ttipi
hogei urtez gero egonen zara potolo.
Zure abarrez txintxilikatuko dira
armiarmak, euritxuaren ttanttoak,
zure txulotan gordeko kattagorriak,
kattagorri lapur buztan haundiak.
Zirt zart etorriko zaizu apirila,
sagarrondo maite sagarrondo txuri;
txuriago maiatzaz sagarrondo loti
soineko berriaz printzesa irudi.
Ekainean bareak zuri begira,
zure fruituak noiz jausiko ote behera,
banketea nahi dugu zure kontura
sagarrondo txintxo, sagarrondo ona.

etiketak: Kalamuatik, berde, udaberria
Josu
Josu dio:
2007/03/29 22:31

Zenbat aldiz geratuko nintzan arbola horretan lagunekin? Zenbat bidar jolastuko giñun arbola horren bolita gorri haiekin?

Leire, arrazoi guztia dakazu. Absurdua da, kanpotik ekarritakuan dirua gastatu eta etxekua pikutara...

flap
flap dio:
2007/04/03 14:04

Jope! Zer sorpresa, neuk ere idatzi dut Urkizuko sagarrondori buruz nire blogean. Ea jendearen sentsibilitatea pizten den, bestela geratzen zaizkigun azken zuhaitz singularrak laster desagertuko dira gure herritik. Eta hauxe izan da zerrenda luzearen azkena, hori da txarrena...

PD: Badakizue Sekuoia bat dagoela Eibarren, ea asmatzen duzuen non dagoen??

Flap

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua