Korrika sentimentala eta sentimentuen Korrika
Radixuan Korrikian informaziñua. Aautomabillian noia eta ezin detsat emoziñuari eutsi. Malko batek urten desta begixetatik. Kontau dodan hau Korrika guztiekin gertatzen jata, baiña iñoiz ez naiz ausartu iñori esaten. Oiñ gutxi, aekako irakasle bateri aitortu netsan, zihero lotsatuta, eta berak esan zestan bardiña pasatzen jakola!. Handik aurrera jende gehixagori komentau, eta danak emozionau eta ixa guztiok negar egitten dogula jakin dot. Zenbat reprimitzen dittugun sentimentuak!.
Badakat lehelengo Korrikako pegatiña bat aitxak emondakua, Korrika hárek Eibartik ordu txikixetan pasatzen ziran, eta guk ikusi ez. 0 km jartzen dau, eta haundi-haundixa da. Altxor baten moduan gorde izan dot emon zestanetik, baiña oiñ hobeto zaintzen dot.
Ez dakit zein izan zan nere lehelengo Korrikia. Badakit hamasei bat urte nekala zapatu gaba baten pasau zana. Atxakixiakin, baimena eskatu genduan kalera urtetzeko. Kriston girua zeguan, ordu batak aldera zan pasatzekua, baiña oso atzeratuta zetorrenez, gu etxera itzuli bihar izan giñan ikusi barik. Hori bai, gabaz urtetzeko aukeria izan genduan!
Goguan dakat, Eskoriatzan ikasten nenbillela, Arrasatetik birrittan pasau zala, baten gabaz. Bertara juan giñan, eta AEDko lagun batzuek esan zeskuen jendia bihar zebela lastazauak (antortxak) eruateko. Korrikia Kanpantzarretik zetorren. Halako baten, txalapartian soiñua mendittik zetorkigun, dana illun eta gu lastazauekin Korrikiari laguntzen, babesa emoten. Arrasaten sartu, eta jendia txaloka. Zelako momentua, zenbat emoziño!
Aurten hirugarrenez eruan dot tatiagua Lau urteko Larraitzek oso ondo egitten dau berba, baiña bere gelako tatigua eruan zebala kontau zestan. Beti izanda oso pozgarria eta itzelezko ohoria, oso hunkigarrixa, momenturik emozionantienak. Lehelengoz seigarren Korrikan Eskoriatzako Ikasle eskolakua eruan neban. Benetako kilometrua, goizeko zazpiretan, Gatzaga eta Eskoriatza artian! Entregau neban Eskoriatza jartzen zeban kartelan onduan. Gero gure pisuan txokolatadia egin genduan. Oso emozionantia izan zan. Erretrato mordua etara zeskuen, baiña karretiari zeozer pasau, eta hondatu egin ziran. Lastimia!
Bigarrenez hamahirugarrenian, Eibarko Klub Deportibokua. Domeka eguerdixa, Eibarren zentruan, kriston egualdi politta, furgonatik nere izena esaten, aupaka! Hain edarra izan zan, irribarre baiño ezin neban egin. Ni oso urduri, pozik. Oso egun edarra izan zan, Galerias parkian bazkari popularra egon zalako, eta oso giro berezixa sortu zalako.
Aurten, azkeneko momentuko erabagixa izan da. Matrallako irratikua eruan dot, eruan bihar zebanak azken unian ezin izan dabelako. Zapatuan jakin neban, eta gabaz txarto egin dot lo, benetan. Laua izan da gure kilometrua, eskerrak! Amañako azken torretik lehelengora. Antxon Narbaizan eskuetatik jaso (laztan eta guzti) eta Jon Egigureneri emon. Jende gitxi egon da zati horretan, eskerrak Kontxi eta Garbiñeri, nere laguneri, hantxe egon diralako eskuma-ezker ni eskoltatzen, Los angeles de Txarli emoten genduan!
Eskoriatzakuan, pentsau neban lekukuari erreparau bihar netsala. Momentu baten ondo-ondo begiratu, eta pentsau neban zenbat jendek hartu zeban bere eskuetan, zenbatek ikutu genduan seigarren Korrika haretan. Oso espeziala izan zan.
Gaur be begiratu detsat. Eta gero gabian ETBn emondako reportajian Juan Gorritik kontau dau oso gauza politta: bigarren lekukua egin zebanian (lehelenengua Remigio Mendiburuk egin zeban pagoz, eta nahiko hondatuta zeguan) eta pare bat Korrika pasau ostian, antolatzailliak eruan zetsen lekukua garbittu zeixan. Berak ezetz esan zetsen, hori ez zala zikiña, hori jendian maittasuna zala. Ba, hori. Artista batek haiñ ondo esandakua nik ez dot hobeto esango.
Eskuz eskuz pasau dogu lekukua, sentimentuen Korrikan. Kilometroz kilometro egin dogu Korrika sentimentala, gure barruko goguak eta indarrak bertan jarritta, etorkizuna hobia izango dalako esperantzan, iñoiz Korrika gehixago premiñiagaittiki egiñ ez deigun.
Aupa Leire! Nik be eruan neban domekan lekukua, Eibarko azkenengo zatixan, Industrias Mail-etik Maltzagako rotondara, Ustekabe Fanfarrian izenian. Antzeko sentimenduak: ilusiñua, harrotasuna, urduritasuna, poza...
Lekukua hartu eta nere parian aurkitxu neban Mikel, Bilboko AEKko irakasle bat, mikrofonotik nere izena esaten. Mikel!!! Azaroan ezagutu nuen Bilbon egindako ikastaro baten. Oraindik ilusio haundiagoa ein zidan horrek.
Neretzako lehenengo aldixa izan da. Benetan politxa ta hunkigarrixa, sentimentala, baiña hurrenguan beste bati utzi beharko diot.