Eklipsia
Betidanik gustau izan jataz holako fenomeno atmosferiko-astronomikuak. Egixa esan, zeruari begiratzia nere afiziñuetako bat da, eta beste toki baten biziko banitza altuagua eta argixagua teleskopio bati zango neuke.
Ikaragarri gustatzen jata ikustia zelan doiazen laiñuak zeruan; sosiguz haize bako egunetan, eta aguro haizia zakar dabillenian. Demasa da iratargixari begiratzia, haundi-haundi daguanian, kolore horiz janzten danian. Pilla bat disfrutatzen dot udako ekaitzekin eta neguko edurrekin. Denak dake zeozer magikua
Eta zeresanik ez izar-lokak, meteorituak eta eklipsiak. Magikuak baiño, esoterikuak dira. Iñoiz ikusi bakua nintzan iratargi eklipsia. Eguzkikua bai, oiñ urte batzuk. Baiña iratargixana ez.
Eguzki eklipsia ikustera Kalamuara juan giñan, eta zapatukora, Arratera. Nire kapritxua betetziarren etorri ziran nerekin lagunak. Eurek izoztu egin ziran, baiña ni ondo prestatuta juan nintzan, badakitt-eta eguraldixa Arraten traidoria dala.
Bakarrik pentsatziakin gu garala eklipsia sortzen dogunok, flipau egitten dot. Lurra, nobixo zeloso baten moduan, tartian jarri eta iratargixa amatau! Edarra!
Oiñ arte galdetzen zestenian :"ze ikusiko zeunke gustora?" erantzun izan dot Petra, Istanbul, edo munduko txokon bat, galdua ala ez. Oiñ, aurora boreala erantzutzen dot. Bai, hori bai izan bihar dala itzela. Espero egunen baten suerte hori izatia! Nahiko neuke!
Bittartian, hazia, eurixa eta sargorixakin konformau bihar
JO, AKORDATZEN ZARA KALAMUARA JUAN GINANIAN EKLIPSE HURA IKUSTERA? HAU IRAKURRI DOTENIAN ARGI ARGI ETORRRI JATA BURURA. MOTORRIAN ETORRI ZIRAN MUTIL HAREK? BATEZ BE GERRI ALDEKO ZIKATRIZA ERAKUSTEN IBILI JAKUNA, EDERRA ARTISTIA!!!!