Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Eibarko monstruarixua (1)

Eibarko monstruarixua (1)

Leire Narbaiza 2007/02/20 21:26

Ezagun batek drogerixia zekan, eta egun baten andra bat etorri jakon ulerako tinte baten billa, eta esan zetsan:”-¿Me enseñas el monstruario? “. Barriari eutsi ezinda muestrarixua etara zetsan. Berak monstruo kuadrilla bat urtetzen imaginau zeban, bakotxa bere monstruosidadia erakusten.

Askotan egin dogu barre anekdota honekin, imajinatzeakin monstruo guztiak desfilatzen andrian aurrian. Baiña izen hau Eibarko desastriak izendatzeko be erabiltzen dogu Martzinkus jaunak eta bixok.

Eibar asko sufridu daben herrixa da. Ez-dakit-zenbat gerratan erre dabe, azkenenguan erre eta bonbardeau. Orografixia be ez daka alde; ibar estu eta sakona da, urbanismorako zihero desegokixa. Honeri gehittu bihar jako 60 eta 70. hamarkadetan eraikuntza eta desarrollismo salbajia izan zebala, urte gitxittan ikaragarri hazi zala. Edonun eta edozelan egin zittuen etxiak; errekia tapau zeben, torre ikaragarrixak egiñ, eta berdegune bakarra guardia zibillen kuartela.

Ez dakagu antxiñako gauzarik, zaharrak be gitxi. Alde zahartzat hartuko gendukena hiru etxe baiño ez dira. Erretratu zaharrak ikusitta, konturatu gara Eibar politta zala, oin baiño bizigarrixagua. Eta horrek demaseko penia sortzen desta, diruagaittik eta interes personalengaittik dagualako holan.

Nik monstruarixuari Indianokua palaziuakin emoten detsat hasiera. Palazio hau Aldapatxon zeguan, eta portada platereskua zekan. 50. hamarkadan bertan etxia egittia erabagi zeben. Hori dala eta, diputaziñuak fatxadia harriz harri desmontau eta gorde egin zeban. Eta galdu. Desagertu egin zan. Nun ete dago? Optimistia naiz eta AEBetako dirudun bate erosi, eta bere herrixan dakala jarritta uste dot.

Jarraittuko dot monstruarixuakin: UNED Bergaran jarri aurretik, Eibarreri egin zetsen proposamena. Ezetz erantzun. A-8xak basarri pilla bat bota eta Txonta auzua tapau zeban. Autopistiari ez zetsen urterarik egiñ. Kiroldegixa hamar bat urte tardau zeben egitten: diru mordua gastau, bi didar jarri bihar izan zetsen lurra, lelehengo egurra hondatu egin zalako. Bariante kontraperaltau kutria.

Markeskua konpondu zan, jakin barik zetarako erabilliko zan. Barriztu ostian, luzaruan egon zan itxitta, La Europa de los pueblos erakundian egoitza izan bihar ei zan. Inagurau zeben, pintxo eta guzti. Hori baiño ez zan egin. Zorionez, oiñ UEU dago.

Arrateko kolonixa konpondu zeben. Oso ondo. Baiña ha be ez zekixen zetako erabilli. Orduan, erabagi ostian, atzera be konponketak egin zittuen egokitzeko. Azulejodun hormak bota ziran.

Portalea kutur etxia erosi aurretik, arma taillarra zan, eta erosi ostian analisi batzuek erakutsi eben aluminosixa zekala —diru mordo bat alperrik galduta—. Eta udaletxeko obren gaiñian zer esan? Zazpi bat urtian obretan, kapirixuak kalian eguzkixa, umedadia, hotza, izotza, edurra, eurixa…jasatzen, azkenian soziedade baten erre zittuen.

Koliseuakin be zenbat buelta. Badira hamabost urte atzera eta aurrera gabizela gai honekin. Eta bittartian, herrigunian antzoki barik. Ia, oiñ, elekziño aurretik inaugurauko dabe.

Alfa osorik bota, ofiziñak be ez zittuen errespetau, zeguazen marmolekin, bibliotekia eta zine-aretua. Gure historixiak ez dau ezertarako balio, Korteinglesak eta lujozko etxiak prioridadia dake!

Eta Azittaingo errotandako zubixa? Hori be desmontau eta gorde egin zeben! Baiña ez zan agertzen! Beraz, hargiñak ekarri urriñetik eta ixa osori barrixa egiñ. Hori bai, jarri ostian, benetako harrixak agertu ziran.

Musategi bota bihar zeben ezeri erreparatu barik. Eskerrak eibartar batzuk geure latorrizko joiatxueri erreparatzen detsen! Bestela gargolak-eta ez ziran salbauko. Salbau-salbau…desmontatzerakuan bat apurtu zeben! Eta botata egon dira.

Urkiko krutzian modua. Botata topau zeben nere lagun batzuk, eta alkatiak hori baiño lehen, gordeta zeguala esan zeban!

Isasiko adokiñaua be ez da errespetauko. Ez da antxiñakua, zaharra baiño ez da. Baiña zelan eukiko dittugu antxiñako gauzak lehengo zaharrak izan barik?

Hau oiñartekua da. Bixar gehixago idatziko dot. Iñork badaka monstruarixo honetan zeozer sartzeko, erantzutzia baiño ez daka. Gure memorixa historikuangaittik, gure herrixangaittik, gure seme-alabengaittik.

etiketak: Kalamuatik, gorri, berde
Gari Araolaza
Gari Araolaza dio:
2007/02/21 00:50

Zelako arrazoia dakan Iñaki Larrañagak esaten dabanian Eibar gaizki tratatutako herrixa dala.

Apuntau Beasainera saldutako kioskua, Merkatu plaza barrixan proiektua edo Unbeko obra faraonikua.

Bestalde, Eibar oso herri deskafeinatu bihurtzen ari da. Horren erakusgarri aurtengo erregien kabalgatakin egon diran protestak adibidez.

Leire
Leire dio:
2007/02/21 19:50

Eskerrik asko erantzunengaittik. Serafinek eta OIer g-k zuzenketia egin deste. Palazio desagertua Indianokua da. Milla esker

Kioskua, Unbe, Merkatu plaza, Itturixak: Aldatze (ikaragarri gustatzen jatan alde hori), Ardantza, Abontza; Kalamuako trikuarrixa....Zelako desastria!

Mapia bialtzen badestazu ahaleginduko naiz sartzen, Luis. Argazkixekin problemak dittut.

Bai, tabernak ugari, baiña distatziak be luziak

Ointxe jarriko dot bigarren zatixa. Ia gustatzen jakuen

Eguzkiberritan
Eguzkiberritan dio:
2007/02/21 18:39

Nik Eibar lehen nola zan ez nun ezautzen baiña bueno , uain dakidana da , etxia , asfaltua ta aldapa besteik eztaola , bastante estresante . Berde gutxi , argi gutxi ta dana nahiko ilun . Hoi bai aukera galantak tabernaz taberna ibiltzeko

Luistxo
Luistxo dio:
2007/02/21 11:58

Mapa bat eta argazki sorta bat merezi luke artikulu honek, dokumentatzeko.

oier g
oier g dio:
2007/02/21 03:29

Neri izorratu be izorratu zestana, Aldatzeko itturrixa kendu zebenian, oin dala 15 bat urte. Trikuharri baten umilttasun eta rustizidadia bazekan be (erretrato triste bat bez ez da geratu), esaten danez Eibarko zaharrena zan.

PD: Aldapatxoko jauregixa Indianokua zan.

Patxi
Patxi dio:
2007/02/25 15:07

Mounstrarixo zabala, Leire.

Nik daukadan kezka da, nola ez diren garatu orain arte formulak, bideak, holakoak ebitatzeko, sikieran zalantzan jartzeko.

Eta aurrera begira zer? Noraino zabalduko da mounstraixoaren abanikoa herri guztietan?

Ze komikoak berriz, tragi-komikoak, garapen iraunkorrari buruzko kanpainak...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua