Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / San Balentin

San Balentin

Leire Narbaiza 2007/02/15 18:44

Atzo kargatu nuen mezu hau blogean, baina badirudi arazoak izan direla, eta nire sorpresarako ez da ezer agertu. Nahiko odisea izan denez artikulu hau agerraraztea(beharbada beste post batean azalduko dut), kargatzea erabaki dut. Gainera maitasun mezurik jaso ez dudanez, ez daukat ezer aldatzeko.

***********************************************************

San Balentin, maiteminduen eguna omen. Denda eta zentro komertzialetako eguna, batez ere. Gaur maiteari loreak, koloniak, bonboiak,…erregalatu behar zaizkio. Eta gauean, afari erromantikoa. Hau egin ezik, otsailaren hamalaua ez da behar den moduan ospatzen.

Telebistan iragarki kopuruak gora egin du, batez ere, lurrinena. Hainbat lore-dendatan lazo gorriak eta bihotzak nonahi. Ogia erosten dudan okindegian ere, bihotz formako pastelak egin eta marmelada gorriarekin bete dituzte. Dena da maitasuna, dena gorria…Dena negozioa. Gabonetan saldu ez dutena, orain dute aukera.

Eta denok kritikatzen: “San Balentin komertzioa baino ez da”; “ni ez naiz holako gauza baten jausiko”; “urtean 365 egun daude maitasuna adierazteko, zergatik egun konkretu hau?”; “Kontsumismoak gure sentimenduak ere komertzializatu behar ditu, edozein gauza bihurtzen du salgai”. Egia da, guztia. Baina urterik urte, dendetan kartel, bihotz, lazo gehiago ikusten ditut. Horrek esan nahi du gero eta jende gehiagok erabiltzen duela data hau maitasuna adierazteko.

Nik ere uste dut San Balentin edo San Polikarpo, berdin-berdin dela horretarako. Baina nork egongo lioke uko maitasun oparitxo bati? Nik ez, behintzat. Kritikatu egiten dut egunarena, baina pozik jasoko nituzke admiradore baten loreak, adibidez. Dena den —eta badakidanez gaur premiarik edukiko ez dudala—, nire lore-poto guztiak beteta daude, atzo loreak erosi nituen-eta: tulipan gorri-gorriak, etxea indarrez eta pasioz betetzen didatenak. Nik oparitu neure buruari, por que yo lo valgo!

etiketak: negua, etno, Txargainen
Eguzkiberritan
Eguzkiberritan dio:
2007/02/16 10:13

Gustokua det nikere nere bururari opariak itia , besterik ezean ... ta normalian beti asmatzen det ! Ahaztu ordia egun horretan oparirik itia ! Izan ere , Eztet izan beiñe San Valentin eguna oso gustoko ,

Zure bloga gero eta gustokuagua dudanez , hemen nere opari xumia hitzen bidez !

Goraintziak

leire
leire dio:
2007/02/16 21:52

Milla esker, ez dakizu zelan pozten daben erantzunen bat jasotziak. Erregalu ona da.

Eta gaiñera, esateko bada gustokua dakazula blog hau,zoragarrixa. Espero dot aurrerantzian be ganorazko zeozer idaztia

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua