Aratusteak debekatu dituzte
Francoren diktadurapean, beste hainbat gauzaren artean, Aratusteak debekatu zituzten, jai askeak zirelako, jendeak inhibizioak alde batera laga eta zena, izan nahi zuena, izaten ahalegintzen zelako. Ez zegoen ez jainkorik, ez elizarik egun horietan libertadea kenduko zienik.
Trantsizioan Inauteriak legeztatu, eta atzera ere, Karnabalek garrantzi ikaragarria izan zuten, jairik zoroena eta ederrena. Denbora pasa ahala, indarra galtzen joan ziren, eta jende askok koko janzteri uko egin zion, ume kontua zen aitzakiarekin. Edozein gauza ume arlora mugatzen denean, malo! txorakeria eta inuzentekeritzat hartzen delako, nagusiok inportanteegiak omen garelako, serioegiak, aspergarriegiak
Eta orain azkena! Tenerifen epailek batek Inauterietako gaueko desfilea debekatu du. Zergatik, eta zarata gehiegi egiten duelako! Falta zena! Hain gara modernoak, eta cool-ak hau da, guai, in dena zabarra, kategoria gabekoa iruditzen zaie; euren kaleei prestigioa kentzen diena (kalea esan dut, horien etxeak ez baitaude auzoetan, faborez!)
Hori bai, ez dira kexatzen obretako konpresorerekin, trafikoaren eta obren zaratarekin ere ez. Eta kexatzen badira, ez dago epailerik horiek guztiak debekatuko dituenik. Gure onerako omen direlako: garapenerako, hobetzeko. Hori bai, urtean asteburu bakar bateko dibertsioak debekua merezi du, ikaragarri molestatzen du-eta. Baina zerk molestatzen die, zaratak ala herritarrak dibertitzeak? Hor dago koska!