Otsaileko egun hauek
Otsailak badauka zer edo zer magikoa. Laburragoa izateaz gain, jai eta ospakizunez beteta dago. Otsailaren bian Kandelaria, purifikazio eguna; otsailaren hiruan San Blas, opil eta gozo eguna; otsailaren lauan Santa Ageda bezpera, kantu eta emetasunaren eguna.
Nafarroako hainbat tokitan hasi dira Aratusteak, Ituren eta Zubietan kasu. Zuberoan ere Maskarada sasoia abian da. Inauteri tradizionalak atera dituzte euren apaingarri eta mozorro. Hartza esnatzen hasi da.
Inauteri urbano batzuk ere laster izango dira: Kaldereroak eta Inude eta artzainak.
Zerbait gertatzen ari da. Aldaketa sasoia, udaberri gogoa eta airea ibili beharko litzateke aldaketa klimatikoak gure ohiturak ere zentzu bako bihurtuko ditu-. Badator udaberria, laster da gure ateetan joka. Laster loratuko dira mimosa arbolak, loratzen diren lehengoetakoak.
Eibarko peorak (atariak) sanblas usainez betetzen hasi dira, kaleak ere beste usain bat dauka. Badira hamabost bat egun ogiak ere sanblas ikutua daukana. Um! Biharko dana prest!
Nik egin ditut, oraindik ez ditut probatu ordea. Zuria pegatu zait! Oso frustrantea izaten da zuriak ganoraz ez irtetea. Baina harrapatu dut, azkenean!
Gaur eibar.org-ko afarira eramango ditut. Espero dut euren kritikak onberak izatea. Ahizpak probatu du, eta gustuz oso ona omen dago. Ikusi behar!
Glups! ergatiboak alde egin! ze irakasle modu naiz ni? Egixa esan, errepasau barik...Eskerrak zeuri, bestela "pa la posteridad". Hori bai zuzendu dot!
EZ zenduan biderketak egiten ikasi, ala? Badozu sasoia, bada!
Ondo segi