Agur, 2006
Hau da urte amaieran idatzi nebana blogean jartzeko, abenduan hogeta hamarrian, hain zuzen be. Data horretan argitaratzeko, egixa esan, oso egokixa ez zalakuan, gorde egin neban. Oin berreskuratu egin dot urtarrilla amaittu dan arren, bete-betian asmatzia espero dodalako, eta berandu ez dalakuan.
*************
Urte amaiera guztietan melankolika samar jartzen naiz. Tristetu egitten nau denporia aurrera doiala, eta nik bardin jarraitzen dodala jakittiak. Askok egitten dogu urtian errepasua, zer gertau dan, zer ekarri deskun, zer eruan daben berakin denporiak
Baiña aurten ez naiz melankolika jarriko, ez naiz tristetuko, pozarren hartuko dot 2007xa; 2006xa baiño hobia izango dalako, halabiharrez, okerragua kostako da-eta
Urte barrixak gauza onak baiño ezin destaz ekarri, aurtengua baiño hobia edozeiñ. 2006xa nere annus horribilis izan da: bost hillabete bajan birus madarikatu horrekin -oso makal, indar barik eta ixa trastornauta laga nabena-; aittan heriotzia .
Horregaittik, datorrena, dana ona. Udazkenetik aurrera igarri dot guztia hobera doiala; baiña zazpixa zenbaki magikua da, eta gauza onak baiño ezin destaz ekarri. Seguru nago. Irribarria, behintzat, etorri jata ezpanetara. Hamendik aurrera datorkidana zoragarrixa. Bai neretako eta baitta zeoundako be.
2007xa izango da espero dogunan modukua, zigur diñotsuet. Eta egidazue jaramon, erdi sorgiña naiz-eta
Urte barri on!