Edurra!
Aillegau jaku azkenian edurra! Ikaragarri gustatzen jata zelan mara-mara jausten dan, zelan zuritzen dittuan baztarrak, zelako lasaittasuna daguan zarata gitxiago dago herrixan, automobil gitxiago dabil, danok trankillago. Eskola umiak eta gaztetxuak ikaragarri pasatzen dabe, gerrak egitten kalietan, plastikuekin mendixan. Magikua da
Edurrak danian nahi doguna janzteko baimena dakagu, antza. Armarixuetatik gorro, txapel, kapel, sonbrero eta buruko edozein gauza etara geinke, iñork ez desku-eta raro begiratuko, ezta komentarixorik egingo be. Abrigu zahar ha, txoko baten abandonatuta dakaguna, modaz aspaldi pasau zana; aitxan mendiko bota zahar haundi hórrek; amaman tokillia, beti gustau izan jakuna, baiña etaratzen atrebidu ez garana .hori guztiori dana batera, koloria eta diseñua alde batera lagata. Berba baten: libertadia
Hori bai, hurrengo egunian, edurra mendixetan baiño ez da gelditzen. Halan da be, bizperan baiño hotz haundixagua egitten dau, izotza bota eta termometrua zero azpitik dakagu. Hotzak gora (edo behera?) egiñ arren, tregua hori amaittu jaku. Oiñ modia itzuli da, bere legepian gagoz barrido: kanpora abrigu zaharra, tokillia, sonbrerua .cest fini!
Zentzunbakua da, izotzakin edurrakin baiño gauza gehixago bihar dittugu-ta, baiña erdi zoruak garanez, sonbreroduneri begiratu egitten detsegu, zeozer anormala eruango balebe moduan.
Negua etorri jaku, hori da inportantia. Disfrutatzen nago egunotako euri, ekaitz, edur, hotz, txingor eta abarrekin. Martxan jartzia erabagi dot. Hamendik aurrera, indarrez, neguak emoten daben sasoiak, sasoia dalako, sasoia dakadalako.