Ursus eibarrensis
Ez dakat ezer blogian idazteko. Lehen beti eukitzen neban gairen bat buruan, eta badira pare bat aste gaixak garra galdu dabena. Lehen pentsau, buelta batzuk buruan emon, idatzi eta bota. Listo!
Oiñ litro biko kokakola boteilla zabaldu batek gasa galtzen daben moduan galtzen dabe indarra gaixak. Pentsau baiña idaztzi orduko, hustu. Gaiñera, ez nau kezkatzen, ez naiz horretara be jartzen. Baiña ez da alperkerixia, beste zeozer da.
Eibartarrak zerrendarako be ez jata gairik sortzen. Askotan be, ez dakat batzueri erantzutzeko kemenik. Ai! Hau barrido be! Zer dala ta aittatu dau nere izena! Eta kitto! Afarixa, behitzat, lortu dogu antolatzia (hamen lehengo Leire, eskerrak)
Jozulin, Patxitrapero, Elena Laka, Iturri,....blogari lagunok: zuen blogetan erantzutziak be alperra emoten desta, sentitzen dot!
Liburutegira juatiak bere enkantua galdu dau. Durangokora juaten naiz baihar kontuengaittik, gaitzerdi!
Eta ze ondo zapatu gabetan sofan? Nere lagunak hasi dira moskeatzen, ni naizen golfiakin! Laxotasun laiño batek betetzen dau nere bizitza. Baiña ze ardura detsa, badakizue zenbat naguan irakortzen?
Frantseseko ariketak be justuan. Idazlan mordua zor dittut. Holan txarto nabil. Ez dot kursua etarako
Hartzak oindiok ez ei dabe hibernau. Bardin da, nik hartu dot euren ohitturia: katea ez da eten!
Hartz besarkada bat danondako
Leire, hartzama (ursus eibarrensis)
"Leire hartzama (ursus eibarrensis) ohean etzanda dago, hankak gora jarrita, patxada ederrean. Ezkerreko eskuan, liburu bat. Eskubiko eskua ezti pote batean sartuta.
Berarengandik bost metrora, ordenagailua piztuta.
Klin-klon! Messengerra.
Mezu bat. Leirek salto egin du ohetik ziztu bizian. Mezua irakurtzera abiatu da, begiak bixi-bixi alde batera eta bestera.
Ezezagun batek erantzun bat utzi du bere postontzian, hiru parrafotako mezu luze bat. Bukaeran... "muxu bat".
Leire ohera itzuli da. Liburua irakurtzen segitu du...
Sekula ez ditu hain gustora txupatu behatzak..."
;-)