Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Ekin Ukan, ekin

Ekin Ukan, ekin

Leire Narbaiza 2006/12/04 16:54

Badakit hainbat blogarik dagoeneko egin dutela berba Ukanen gainean. Seguru ez dudala ezer berririk esango, baina ezin isilik gelditu!

Hasieran birusa gora brusa behera ibili ziren esan barik zer zen. Gero kanpaina aurkeztu zuten. Niri ez zitzaidan argi geratu zein zen euren asmoa. Eta aste batzuk pasatu diren arren, oraindik ere ez zait garbi gelditu zer gura diguten transmititu.

Eslogana entzun nuenean, iruditu zitzaidan Euskaltelen eslogan birziklatua. Ez dago alde handirik eki, poliki-tik ekin ukan, ekin-era. Lehengoak oso txarto irten zien. Publizitate enpresa bera den ez dakit. Hala bada, aldatu gauzatxo batzuk, eta listo! Horrela ez bada, kopia hutsa. Eta kopina, zer begitantzen zaizue kopina? Enfin!

Nori dago zuzenduta kanpaina? Zein da helburua? Zein da mezua? Elkarbizitza? Elebidun izatea guai dago?

Euskarak behar ditu publizitate kanpainak, dirua, kontzientziazioa, borondatea, maitasuna, militantzia, irudi ona,…milaka gauza. Baina ondo pentsatuta. Lotsagarria ikusten dut hainbeste diru gastatzea ezer ez transmititzeko. Bihar euskararen eguna delako? Lartxo, ezta?

Askotan galdetzen diot neure buruari euskara ez ote den gure agintariendako apaingarri hutsa, oso ondo geratzen dena, bitxia, tolerantzia eta zabaltasuna adierazten duena; hau da, hizkuntza-flororeroa. Denok entzun dugu emakume-flororero-ena –eta ondotxo dakigu zer den–. Bada, orain hizkuntza-flororeroa ere badaukagu. Bestela egin errepaso bat: euskal hiriburuetako alkateak: 0 euskaldun. Europako parlamentuan parlamentari euskaldunak: 1 (Iturgaiz). Eusko Jaurlaritzako sailburuak: emakumeak uste dut denak direla euskaldunak (uste dut), gizonezkoak hezkuntzakoa baino ez. Ibarretxek bai, ikasi du, eta berea onartu behar zaio. Baina Zenarruzabeitiak? Tira, euskalduna da, bai, euskaldun zaharra, baina aurrekontuez hitz egiten duenean, badirudi amarekin ari dela eguraldiari buruz berbetan; ez du hobetu ezer.

Eskaparatismoa egiten dihardute; hau da, kanpotik polito apaindu baina barruti hutsik dago. Opari merkeekin bezala: erregalu kutrea baina paper eta lazo zoragarriak.

Ez dago benetako borondaterik. Konbentzituta nago. Xamarrek euskara salbatuta dagoela dioen arren, ni ez nago batere konbentzituta. Ez da aintzat hartzen, eta beti hamargarren mailako gaia da.

Komunitate autonomoan, gainera, susmo bat hartzen ari naiz, ez ote garen Euskaldunon Egunkaria sortu zeneko sasoira itzultzen. Habe egin zuteneko denboretara. Patxi Baztarrikan azken adierazpenek eta Elebide egiteak, susmo hori dakarkidate. Ez dakit orain zertara datorren Kontseilua kolokan jartzea. “Amen-amen” egiten ez dietelako ote?

Kokoteraino nago florero izatearekin. Hobe genuke euskarak gutxiago dekoratu eta gehiago erabiliko balute euren eguneroko bizitzan

etiketak: berde, gorri
Gari
Gari dio:
2006/12/04 19:37

Atzo Radio Euskadin entzun nion Jorge Gimenezi (editoreen elkartekoa) kanpaina Olariaga eta Anjel Lertxundiren artean asmatu zutela, eta entzundako komentario guztiak alde izan direla. Argi dago Gimenez ez dabilela Interneten. Ez dagoena argi da gu ote geran kanpaina horen helburuak. Ikusi behar baskoei zein efekto egin dien.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua