San Andres eguna
Atzo San Andres eguna izan zan, Eibarko patroia. Baziran urte batzuk egun hau disfrutatzen ez nebala, ixa beti Eibartik kanpora bihar egiñ izan dot-eta. Gaiñera, askotan bizperia eta egunan artian erabagi bihar izan dodanez eta beti gabak irabazi dabenez gitxittan ibili naiz egun honetan.
Hau da atzo arrapataka idatzittako kronikatxua, asko pentsau barik.
Egualdixa, primerakua; hotz baiña eguzkixa. Basarrittar jantzitta juan naiz lagunan etxera, hantxe lau mosketeruok (Beñat, Larraitz, Eli eta laurok) atondu dittuguz gure erropok. Hango paiñelua, pololua, gerrikua! Luzaruan ibili gara, gantxuak, katekorratzak eta orratzak ipiñi eta kendu atzera be jartzeko.
Askondako mozorrua izan leike, koko janzteko erropia; baiña mokor, ipurdi eta girgil guztiak agerixago lagatzen badittu be, mesa kamilla baten moduan, ni ikaragarri gustora ibiltzen naiz holan. Buruko paiñeluak be ez detsa estanpiari laguntzen, talo arpegixa geratzen jaku-eta. Halan da be, ni pozik.
Halako baten, urten dogu guapo-guapo. Tira, Larraitzek zuzendu destanez guapos y guapas.
Untzagara jeitsi eta talua txorixuaki. Makaleko illaria zeguan aek-ko talo-postuan! Bertan geguazela, hasi da Dantzara Plazara ekitaldixa. Momentuan desagertu jakuz talua eta txorixua. Gure txikixak jan deskuez, oso-osorik, guk haginkada bakarra emon ostian.
Dantza eta dantza. Zenbat disfrutau. Sarrixago egin biharko geunke holako zeozer. Gustora benetan. Lagunekin berba egin, dantzan ibili, zoragarri. Hori bai, ixa danak neskak giñan. Gutxi batzuk mutillak. Ume guztiak, neskak. Amak kejau egin dira, euren mutikuak ez dabelako dantzarik egitten, baiña eredu maskulinorik ez badake, zelan animauko dira, ba? Mutillak jakingo balebe ze erakargarrixak diran dantzan dabizenian ni iñoiz enamorau izan naiz, benetan, dantzarin batekin plazan ikusi ostian Hori jakin ezkero, dantza-taldiak mutillez beteko litzakez!
Hori bai, eguerdikuakin dana amaittu da. Arratsaldian, ezer be ez. Ez dau deretxorik! Jaixa egun guztirako izan biharko litzake. Udalak ez dau ezer egitten hori suspertzeko. Jaixa amatatzen doia, eta holan jarraittu ezkero, jai popularrak juango jakuz.
Baiña arratsaldian lanera. Kostau jata, baiña hain ondo ibili naizenez, eguna doblia pentsau jata. Danak holakuak balitzaz!
Kaixio!
Eibarren lana itxen nabanian enterau nintzan San Andresen benetako istorixuaz. Zuek, eibartarrok, egun hori ospatzian erantzulia sasoi bateko elgoibartarren bat omen da. Edo elgoibartar multzoren bat edo auskalo. Itxura danez, santua elgoibartarrona zan, baina gose denborak harrapauta urdai pixkategatik trukau omen zaben San Andres gaixua elgoibartarrek. Gosiak jaixari irabazi zion antza!! Eibartarrak aberatsak eta golfuak antza!!!;-) Maitxasun osoz.