Urte bete blogeatzen
Zorionak blogari, zorionak blogari, zorionak Gaur urte bete idatzi neban lelehengo post-a blog honetan. Guzurra dirudi!
Munduko zalantza guztiekin hasi nintzan bertan idazten. Erdi ezkutuan, esateko. Poliki-poliki, hasi naiz konfiantzia hartzen, eta gero eta gitxiago ardura desta jentiak jakitzia blog bat dakadala. Beti dago puñeteroren bat arpegi arraruak jarri, friki deittu eta adarra jotzen ahalegintzen dana. Ez jata gustatzen, baiña umetatik esan deste raria naizela; hortaz, ohittuta nago.
Pretensiño barik hasi neban bloga. Idaztia beti gustau izan jata, baitta nere eritxixa emotia be. Oiñ, orri honeri esker, nahi dodana, gura dodan moduan esateko aukeria dakat; gaiñera, edozeiñek erantzutzeko aukeria eukitta, askoz aberasgarrixagua da.
Ez naiz idazlia, ez naiz kazetarixa. Hori argi dakat. Ez zan nere helburua bestion gaiñian jartzia pontifikatzen. Hau nere txokua baiño ez da. Neria eta hurreratzen dan edozeiñena.
Blog hau eukitziak ideak ordenatzen lagundu desta. Pasau dodan annus horribilis honetan rebulsibo bat izan da, barruan nekazen hainbat ardura eta kezka kanporatzeko baliagarrixa.
Nere lagunak ez detse larregi erreparau, baten batek esan desta zeozer baiña ezer gutxi ardura detse. Famelixakuok iñoiz ez dira sartu, ezta kotilletzera be. Hori bai, ez dabe nahi euren gauzarik aittatzerik! Egixa esan, nere ego-an horrek izan dau eragiña: ez detse ardura egitten dodana. Baiña eurak galtzen dabe; Berriako blogtekak eta ikasbil-ek be artikulo bana etara deste. Uno kon otro
Iban Arantzabalek hitzaldi baten esan ei zeban euskerazko blog asko txarrak dirala. Gure Ibanek, seguru nago,"Txargaindik Kalamuara" txarra dala pentsauko dabela. Egixa esan, on batek urtetzeko txar asko egon bihar dira, ezta? Nik nere esparrua betetzen dot, eta modan daguan Long tail edo buztan luzia euskeraz (Ze txarto emoten daben!) hamen nik botatakuak badaka nork jaso. Bloglinessen 17 harpidedu dittut, Iturrin sailkapenian sartzeko moduan nago!
Beste batzuek, Diego Martiartuk Berrian esan zeban moduan, querido diario, nobixuak abandonau nau estiloko blogak ei dira, eta blogarixok gure problemak kontatzen dittugu adoleszentiak izango bagiña moduan. Nik ez dakitt ze espero zeben, goi politika, goi maillako kritika literarixua, pensamiento filosofikua Raria izan arren, normalegixa naiz. Blogari izatiak ez desta dohain berezirik emoten. Tira, Diegori edozer parkatuko neuskixo, magisterion berakin oso ondo pasau gendualako. Ez dau txispia galdu!
Blogak ez desta buruko miñik emon. Pozak baiño ez destazela ekarri esango neuke. Jozulinek blogerako idearik ez eukitziak ekartzen zetsan kezkia aittatu eban lehengo egunian. Neri gitxittan pasau jata hori. Ixa beti zeozer dakat erdi landuta publikatzeko. Badakadaz pare bat gogorregixak, eta seguru nago iñoiz ez dittudala publikauko. Baiña idazte-ariketak dira, ez gehixago.
Hau da urte honek emon destana. Espero dot, hamendik aurrera dana hobetzen juatia: idatzixak, bloga, nere egoeria, eta erantzun kopurua :-).
Hortaz, eskerrik asko irakorri eta idatzi dozuen guztiori, blog hau neria da, baiña neurri haundi baten zeuena be bai Besarkada bat eta laztan asko
"Idaztia beti gustau izan jata, baitta nere eritxixa emotia be"
Nik Leire, ez det ezagutzen inor, ixilik geratzen danik. Naturala da nork bere iritzia ematea. Zergaitik ez blogaren bidez? Sakelekoak hasi ziren garaiak datozkit gogora. Hasieran martziano ziren erabiltzen zuten bakanak, orain berriz, sakelekorik ez daukana ikusten da martziano gisa.
Zorionak, eta eutsiozu zure txispari, asko estimatuko dizugu ta.