Minduta sentitzen naiz
Minduta sentitzen naiz. Danok eskubide berak dittugula diñue, baiña guzurra da. Ni emakumia naiz eta ez dakaraz anaiak dittuan eskubide berak.
Gure aitxak soziedadia zekan, Jaiki soziedadia; soziedade talibana, benetan. Haundixa, toki onian daguana, hainbat edadetako gizonak dakana. Ez zeban kuadrilla betek sortu. Hori argi dago. Hasieratik.
Oin aitxa falta dogula, andrazkuok ez dakagu eskubiderik. Lehengo, gure ama ez da ezer eurendako: ez daka eskubiderik, eta kitto! Alargunduta, paria bihurtuta. Bigarrenik, anaiak badaka eskubidia: ondo, primeran ikusten dot. Eta hirugarrenez; ahiztiak eta bixok ez dakagu iñungo eskubiderik: oso-oso txarto, andrazkuak izatiagaittik. Baiña txarrena da, gehixen sututzen nabena, gure senarrak badakela eskubidia. Hau da, ezkonduta-edo egon ezkero, kanpoko batzuek badakela eskubidia. Umillauta sentitzen naiz, bigarren edo hirugarren maillakua; ez naiz persona zakillik ez dakatelako. Nire inteligentziak ezin dau ulertu.
Aitxari sarrittan esan netsan, esan gentsan ze bidegabia zan. Pakian lagatzeko esaten zeskun, gauzak holakuak zirala. Baiña, orduan be Eustakiok harrittu ginduan, atzera be.
Ikasle bat soziedadeko bazkidia zan, eta hurrengo egunian ez zala etorriko esan zestan urteko batzar hórretako bat zekelako. Hurrengo astian galdetu netsan ia ze moduz juan zan, eta formal ibili ziran. Berak baietz eta ia gure aitxanari zer eristen netsan. Jakiña, nik ez nekixan ezer. Gure aitxak ez zeban bere gauzarik kontatzen. Orduan jakin neban aitxak ruegos y preguntas aillegau zanian andrazkuen eskubidien gaiñian galdetu zebala. Hiruk edo (tartian nere ikaslia) alde urten zeben, baiña sekulako iskanbilla sortu ei zan.
Gurasuen etxera jaun nintzanian eskerrak emon netsan. Berak garrantzixa kendu zetsan aprobau ez zalako, eta ia hortik aurrera ixiltzen nintzan esanez. Benetan emozionau ninduan.
Holan ezagutu neban Eustakion beste alderdi bat, entzun eta konprenditzen dabena. Aitxa konturatu zan esaten genduana arrazoizkua zala, eta gu defenditzen ahalegindu zan. Bere apaltasuna be agerixan laga zeskun.
Gure aitxa ez zan oso modernua eta soziedade horretako zaharrenetakua zan. Zegaittik ez dakagu eskubiderik? Euren igualak ikusten ez gaittuelako, gizarte parekidia benetan nahi ez dabelako. Nora goiaz holan? Iñora be ez
"Hiruk edo (tartian nere ikaslia) alde urten zeben, baiña sekulako iskanbilla sortu ei zan."
Hiru, denen kontra, eta jakinez gainera, proposamena egiteagatik, etsaiak irabaziko zituela. Horrek egiten du ederrago zure aitaren ahalegina.
Ni sorpresan jungo nintzateke, talde ikaragarri bat, danak emakumeak, eta elkartea okupatu. Leporaino beteta alkartea etengabe, eta herriko emakumeak erreleboka, beti beteta egon dadin, lo eta dana bertan eginez.
Ea ze ertzantza eskuadroi ausartzen dan alkarte batetik 400 emakume ateratzen!
Araudia aldatu arte, treguarik ez!
Badakit ez dala faktiblea, baina egoera, polita, oso polita da.