Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Spam birtualak, spam telefonikuak eta papelezkuak

Spam birtualak, spam telefonikuak eta papelezkuak

Leire Narbaiza 2006/06/29 19:38

Posta elektronikua erabiltzen dogunok keja haundixak egitten dittugu spamangaittik. Egixa esan, aspergarrixa da borratzen ibilli bihar izatia hainbeste mezu eta hainbeste tontokerixa. Molestau egitten nau, baiña askoz gehixago hasarratzen nabe papelezkuak edo telefonokuak

Azken aldi honetan, hamar bat bidar deittu deste adsl-ia eskintzeko. Konpaiñia guztietatik, Telefonicatik bi bidar jarraixan!

Teleoperadoriekin nahiko amablia izaten naiz -Sekula ez dakigu nun amittuko dogun-. Beti pentsatzen dot eurak ez dakela kulparik, eta soldata kutre horrekin nahikua kalbarixo dakela. Baiña aspertu nabe. Behi bat hasarratu jatan eskintza onartzen ez nebalako. Takar erantzutzeko egon nintzan, eta azkenian lortu neban eskegitzia.

Jakiña nahi dodala adsl-ia eukitzia, baitta "direkzion asistidia" dakan automobilla be, baiña ez naiz danera aillegatzen.

Beti lagatzen detset berba egitten, gero edukaziñoz ez jatala interesatzen esateko. Zenbat esplikaziño emon bihar dan! Horrek sutan jartzen nau!

Eta azkenerako buzoiana lagako dot. hillan azkenian baso batek produzitzen daben beste papel izaten dot nerian! Gaiñera panfletuak kuatrikomian, papel satinauan...diru mordua alperrik botata.

Behi ohartxo bat pegau neban buzoian: mesedez, ez bota propagandarik eskerrik asko. Por favor, no echar propaganda, gracias. Alperrik, egunero buzoia beteta. Batzuetan doble be botatzen zesten!

Beste estrategia bat be jarraittu neban: buzoia ez hustutzia. Ez egin sekula! Korreosekuak nere posta erretenidu zeben, baiña buzoian propagandia jarraitzen zeben sartzen.

Nik honezkero ez detset atia zabaltzen. Kaka botatzen deste-eta. Nik ez dot nahi, halan da be aguantau egin baihar dittut. Zer egin?

Auzoko batek beti esaten destean moduan: buzoian gastatutakua guri emongo balekue....

Spamari ez!

etiketak: gorri, berde
oier g
oier g dio:
2006/07/06 01:04

Leire, nere sistemia esangotzut.

Telefonoz assssskotan deitzen nabe neri, danetik eskaintzeko. 20 segundotan berba egitten laga, eta mezu standard batekin mozten dittudaz: - Perdona, no pierdas el tiempo porque no voy a contratar el producto. - Pero... blablablabla... - Si no te importa, toma nota de la razón, para informar a tu jefe: como estamos hasta la coronilla del telemarketing, hemos decidido no contratar ni comprar NADA que nos sea ofrecido por teléfono. Así que vosotros mismos. - Pero... blablablabla... - Lo dicho: si queréis hacernos una oferta venís y nos la contáis. Gracias de todas formas, adiós, muy buenas. (clic)

Patxi
Patxi dio:
2006/06/30 03:30

leire, honek spam-a dirudi, baina ez da!

Ezabatu faborez erantzun hau, eta aurrekoa. Ez nazazula begitan hartu! ;-)

__

leire
leire dio:
2006/07/03 20:51

Parkatu, Patxi!

Ezabatu nittuan kronologikoki, baiña alrebes agertzen diranez...Nik egitteko ez da gitxi! Ahalegindu naiz konpontzen, baiña eziñ izan dot!

Patxi
Patxi dio:
2006/06/30 16:20

Leire!

Lehenengo erantzuna ezabatu didazu! Hain polita geratu zitzaidan!

Azkenekoa utzi dezu! jajajaja!

Berriz idatzi beharko det? Bi aldiz gauza bera egiteak ematen didan pereza kosmikoarekin!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua