Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Ikuslea, dantzari eder

Ikuslea, dantzari eder

Leire Narbaiza 2006/06/01 18:41

Dantzan egitea gauza liberatzaileenetakoa da. Batzuendako kirola egietea liberatzailea da, baina dantza, niretzat liberatzaileagoa. Ariketa egiteaz gain, burua, gorputza eta arima sintonia berean jarri eta bat egiten dute. Barruan dagoena adierazteko eta askatzeko. Unerik onena da, ez da ezer behar, musika besterik ez. Zorionatasun osoa. Baina askatzailea den guztiarekin gertatzen den moduan, errepresioa ere existitzen da. Ez dute jasaten pertsona oreka horretan egotea, bere barruarekin hain konektatua, hain pertsona eta hain norbanako.

Lehen Elizak erreprimitzen zuen, lizuna zelakoan, eta orain hainbat ikuslek. Aspaldi, zapatu gauetan tabernetan dantza egiten zenean (irten da atzera ere Amama Kipuleta) nire burua askotan erreprimitu dut dantzatzerakoan: hainbat mugimendu ezin ziren egin oso fama txarra ematen zutelako -gehiago jakin izan banu, dekubrikuko nuen fama hori ona zela gauza askotarako-. Ingurukoak, isilean, erreprimitzen.

Orain ere dantza-errepresore mota bi daude: dantzari-profesional-orojakileak eta dantzarako-inutil-kritikatzaileak. Dantzari-profesional-orojakileak irribarre kondeszendientea du, berak dantzan disfrutatu beharrean begira dago: dantzan dabiltzanak ezjakin-infantilak dira, eta gainera ze txarto egiten duten!

Dantzarako-inutil-kritikatzaileak nahikoa dauka garagardoari eusken. Lotsatia da, eta lotsa hori harrotasunez kamuflatzen du. Dantzariondako kritikak, oihuak eta barreak baino ez dauka. Bere inpotentzia dantzariei botatzen die.

Baina eurek galtzen dute, beti. Gai ez direlako dena ahaztu eta disfrutazteko, barruko energia askatzeko. Erreprimitzen segituko dute, baina jarraituko dugu dantzan irribarrez

etiketak: etno, gorri
luze
luze dio:
2006/06/02 16:56

Ba esaten dabe Caribe aldean (latinoamerika guztian beharbada) eta neskatan egiteko (edo mutilletan) dantzan egitea derrigorrezkoa dala. Dantza bera da sentsualitatearen hizkuntza, adierazteko modua. Hori entzun dot nik behintzat! Dantzan egiten ez dabenak berbetan ez baleki lez ei da. Fijatu al zarie euskaldunon dantza ohituretan? Dantza zaharrak lanarekin lotutakoak dira asko, gehienak hieratikoak, edo formazio militarra dutela ematen dute askok eta askok, trikitixa dantza soltea da (kontuz dantza lotuekin!), kontzertuetan astarra lez ostikoka gabizela emoten dau, eta diskoteketan argi briztada eta tximista artean roboten antzeko mugimendu mekanikoak egiten ditugu (azken bi dantza hauek kanpotik esportatu ditugu baina arrakasta itzela dabe gure inguruan). Oraintsu jarri dira modan salsa eta baile de salon eta horrelakoen ikastaroak (erromerietan lehen ere dantzatzen ziren "agarrauak" baina),ia gorputzarekin berba egiteko beste erregistro batzuk lantzen ditugun (ni lehenengoa), ia pixka bat elkarrengana urreratzeko balio diguten!

oier g
oier g dio:
2006/06/02 00:19

Batueraz hasi gara Leire?????

Ni neu, kuadrilla guztia atzian laga eta (normalian kontzertuetan) lehelengo filan bakarrik saltoka egoten naizenetakua naiz.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua