Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Birusa

Birusa

Leire Narbaiza 2006/03/01 17:22

Makalik nago, ondoezik nabil. Ez dakat gogorik ezer egitteko. Nahieza dakat. Nekatuta, kantsauta, aspertuta. Aspaldittik. A! eta dezimak!

Analisixak egin eta dana ondo (Gabon ostian!). Tira, belozidade pixka bat. Bagekigun: oso “ona” nago baiña azelerau samar :-). Hortaz, birus bat ei dakat. Ei.

Hurrego analisixetan ERC edo REC be badakat (ez dakit katalan bihurtu naizen edo disko bat grabau bihar dodan!). Horrek be birusa adierazten ei dau.

Zorionez, deskartau deste gaixotasun txar mordua: monomukleosixa, tuberkulosixa, erreumia, leuzemia, Hopkins, bihotzeko edozer (“mal de amores” izan ezik), fibromialgia, izen japoniarra dakan sindrome bat…Ni pozik nago. Baiña aspertuta. Eskerrak ez dodan umoria galdu!

Liburutegiko bezerorik onena naiz. Otsaillian bederatzi liburu irakurri dittut. Gaur gabian hamargarrena irakortzen amaitzia pentsatzen neban, baiña idea hau idatzi biharra nekan…Libururik meheienak 300 orri zittuan, eta potoluenak 600dik gora! Tenplarixa bihurtuta nago, deskubridu dot nun daguan Griala! Okultismuak ez daka sekreturik! Pentsaizue zelako gauza serixuak irakorri dittudan!

Eta nere bizitza soziala? Puf! Desastria! Ez batzarrik (bai..Deporreko urteko asanbleia eta peorakua!), ez Gaztaiñerre, ez Gabon gaba, ez Santa Ageda, ez Aratoste. Afari baten, despadida baten eta eski irtera bittan kale! Aurten ez sanblasik, ez pellarik. Garbiñen urtebetetzia baiño ez. Frantseseko klasietara be piper. Ziberbitza soziala be gitxi. Nerekin batera nere ordenadorak pof! egin zeban.

Hori bai, jendia ez da nerekin ahaztu. Eta, gaiñera, pare bat gizonezkok be erregaluren bat be egin deste (ez San Balenetinen, horraittiok!)

Zergaittik kontau detsuedan nere rollo hau? Ba, Rocio Juradoz, Albako dukesaz, Patrizian programaz… kokoteraiño nagualako eta premiñia nekalako. Ez bajatzue gustau, neri bai. Hor konpon, Marianton!

Hau guztiau bota ostian, esateko dakat astelehenian hasi bihar naizelabiharrian. Medikuak esan desta esperimento bat egitteko: lanera juan eta ia nunbaittetik errementatzen dodan! Testuala! (bo, hacemos el experimeto a ver si revientas por alguna parte (sic).

Beraz, datorren astian polbora konplejuakin juango naiz biharrera, edo nitrogizerina, ia errementatzen dodan!

Leire, benetan esplosibia

etiketak: Txargainen
Jozulin
Jozulin dio:
2006/03/01 22:44

Ba niri, "bursitis"a diagnostikau baño lenago honakoa esan eustan medikuak: "Tienes inflamadas las partes blandas" To! Animo eta benga lanera! (primitiba tokau arte).

xme
xme dio:
2006/03/02 10:35

Aupa, Leiremonal!

Ez dago zu errementatuko zaituenik.

Mosu bat.

asier
asier dio:
2006/03/03 15:11

tira, tira, tira... ez dago aurre eingo detsuan birusik.

Animo!, mimosak be etorri dira lorara-eta!

Elena
Elena dio:
2006/03/02 11:31

Leire, animo,birusaren kontra, zeu txapeldun!

Patxi
Patxi dio:
2006/03/03 03:45

Neri asko gustau jat.

Dezimak ez dira ba izango, Albako dukesari diozun inbidia? Esan al diozu medikuari? ;-)

Sendatu azkar.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua