"La Banda del Moco"
Latin Kings, Erdiko Amerikako marak, internet bittartez zabaltzen diran bidio biolentuak, etxerik bakuen kontrako erasuak...danon ahotan dabiz egunotan.
Burura etorri jata, umia nintzanian, oiñ hogetabost bat urte danok bildurrez eta bajuan esaten genduana. Auzuetan, ondoko herrixetan mutil nagusixak alkartzen ziran eta burrukan egitten zeben. Baten batzuk be elementu arriskutsuak ziran. Antxitxiketa saio bat baiño gehixago eginda gagoz eurak zetozelakuan!
Nik gogoratzen dodanan araura hiru "banda" zeguazen: "Valium 10", "La Banda del Moco" eta Urkiko kuadrilla bat izenik ez zekana. "Valium 10" elgoibarkua izatiaz gain, arriskutsuena eta ezezagunena be bazan. Famarik haundixena, baiña, "La Banda del Moco"-k zeukan. Auzo edo herri batera juaten ziran eta bertakuak jo egitten zittuen. Urkikuak burrukan baiño ez eben egitten.
Amañako nere informantiak be -Aupa Garbiñe eta Kontxi!- kontau deste "luchakoak"-eta topau zittuela "en un leku" ("un zulo" asmatu barik zeguan). Amañakuak be egitten zeben burruketan.
Baiña danetan txarrena eta bildurgarrixena "Patatxula" zan Ermuko hiper-makarra bat. Bistaz ezagutzen genduan, eta ikusi bezin laster hala! korrika! Kanpanoluak zeroiazen paketia markatzen, abiadore antiojo baltzak, arkondara estuak, ule kizkur orraztua, kanperak eta kojua zan! Itzela bere itxuria.
Esan zesten kartzelan sartu eta bertan hil zala. Hori bolo-bolo ibili zan, halan da be ez dakitt egixa ete dan
Sekula ez nittuan burrukak ikusi. Kontatzen zebenez, oso latzak ziran. Askotan pentsau dot leienda urbanuak baiño ez zirala. Batek daki! Guztiz ahaztuta nekan, eta burura etorri jatan. Auskalo ze lotura egin neban
Nik bai sufritu nuela. Neri Zumarragako goiko parteko "basuras" eta konpainiak gutxi eragin zidaten.
Nerea okerragoa zan. Urretxuko bi bixkiri nien bildurra. Bildurra x 2. Imajinatu nere amesgaiztoak nolakoak ziren.
Abu Graib!
_