Vredaman
azken aldian Eibarko liburutegiko bezero oneetakoa naiz. Liburu mordoa nabil hartzen eta irakurtzen, baina danak nobelitak, edo nobeloiak, nahi izanez gero. Potoloak, arinak (argumentu aldetik), ahalik eta neurona gutxien gastatzeko, best sellerrak berba baten esateko. Konplikaziorik barik.
Euskaltegian nahiko liburutegi polita daukagu, eta guk irakasleok liburuak erosi ahala, irakurri eta urraska sailkatzen ditugu.Horrela iritsi zitzaidan Vredaman. Irakurtzeko gogoa neukan, baina banekien momentua ez zela. Hala ere, hartu egin nuen.
Irakurrita dauzkat Unai Elorriagaren beste liburu biak. Lehengoa, ikaragarri gustatu zitzaidan. Bigarrena ere gustuko izan nuen. Zerbait falta ziotzaiola iritzi nion baina.
Hau ere gustatu zait. Asko. Alde batetik umeak berba egiten duenean umeen modura jarduten du. Gero pertsonaiak: denak frikiak, imaginazioz beteak istoriaz josita...Disfrutatu egin nuen benetan.
Istorioa xumea da. Bere txikitasunean eguneroko gauzak ere kontatzen ditu. Umearen une kritikoa kontazten du, betiko gogoratuko duena.
Eta kapituluak? Kapitulu bat esaldi baten erdian amaitzen da. Eat bestea hasi essaldiaren beste erdiarekin. Fenomenoa!!
Hori bai, liburua amaitu eta ez dut jakin zergatik duen hain izenburu arraroa.