Esperantzari hiru leiho
Finlandia, Txile eta Liberia. Hiru kontinentetan hiru bihurtuko dira lehendakari: Tarja K. Halonen, Michelle Bachelet eta Ellen Johnson-Sirleaf. Hiru izen, hiru emakume.
Asteburua more etorri zaigu. Finlandian Halonenek lehengo itzulia irabazi, Txilen Bacheletek irabazi eta Liberian Johnson-Sirleaf-ek kargua hartu. Finlandian izan da lehen ere emakume hau estatuburu. Txilen eta Liberian, ostera, ez. Liberiakoa, gainera Afrikako lehenengo emakume presidentea izango da.
Ordua da goi karguetan gure presentzia areagotzeko, andrazkoak ere existizten direla esateko, eta munduko partea ere bagarela aldarrikatzeko.
Baina onerako izan dadila. Justizia, elkartasuna eta sentiberatasuna ekar diezagutela. Txiki, behartsu, eta gutxietuenganako errespetua zabal dezatela. Tradizionalki andreon baloreak izan direnak transmititzeko, martxan jartzeko.
Emakumeak gobernuan egoteak horretarako balio behar du. Bestela, berdin jarraitzeko edo okerrago egiteko nik ez dut nahi. Hor dugu Margaret Thatcher. Emakume izan zein gizon izan, berdin-berdin. Inoiz baino gogorrago, zurrunago eta tinkoago aritu zen gobernua.
Esperantzari hiru leiho zabaldu zaizkigu
ez takik zegaittik hamen republika garaixan gertau zan moduan, hau da, emakumiek eskuinari botua ematia, normalian emakumiek eskuinerantz jotzen dabe kontraesan izugarrixa dan arren. bechelet-en kontra agertu dan ezkertiar ugari dao, neomierdan aldekua dalako ta liberiakua kriston pufua izan ei da, industri farmazetikuak jarri dabela diñote, TA FINLANDIA hori beste rollo bat da, gu maila hortara ez gara inoiz heludko