Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Lotsia

Lotsia

Leire Narbaiza 2006/01/16 13:04

Lotsaz, blog hau ez zabaltzeko egon nintzan. Lotsaz, bestiak zer esango bildurrez. Eta lotsaz, kritika gaiztua eta mingarrixak ez jasotzeko, nire inguruko askok ez dakixe holako gauza baten sarturta naguanik.

Lotsiagaittik eskatu neban blogan nire izena ez agertzia. Baiña Arrateko amak ezetz esan zestan. Zalantza asko izan nittuan. Lotsiak paralizau be egin ninduan.

Lotsia sentitzen dot Virginia lehengusiñiak, Gotzone lankidiak, Ibai irratikuak edo Xamar lagunak blog hau deskubridu dabela jakitzerakuan.

Lotsia sentidu dot beste blogari batzuk aurrez aurre blogian idatzi dodanan gaiñian berba egitten destenian.

Baiña pozik nago, ez jata damutu bloga zabaldu izana. Ezin detsagu laga lotsiari kalte egitten. Patxitraperok bere blogian diñuan moduan.

Jarraituko dot idazten, batzuetan oso inspirauta ez egon arren. Segiduko dot txapia emoten. Eta erantzunak jasotzen jarraitzia espero dot. Ez dakizue zelako ilusiñua egitten daben. Itzela

Amaitzeko oparitxo bat. Kirmen Uriberi ostutako poema edarra. Disfrutau!

Lagun bat (haur kanta)

-Bada gorroto dudan lagun bat./ Zuhaitzean gora egin nahi dudanean/ “ez, ez, ez, hobeto ez", esaten dit,/ “laprast eroriko zara lurrera".

-Bada gorroto dudan lagun bat./ Futbolean jolastu nahi dudanean/ “ez, ez, ez, hobeto ez", esaten dit,/ “ipurdi azpitik sartuko dizute gola".

-Bada gorroto dudan lagun bat./ Gustoko neskarengana hurreratzean/ “ez, ez, ez, hobeto ez", esaten dit,/ “ez du zurekin nahiko berak"./

-Bada gorroto dudan lagun bat./ Anaia txikiari muxu eman nahi diodanean/ “ez, ez, ez, hobeto ez", esaten dit,/ “esnatu egingo da berehala".

-Bada gorroto dudan lagun bat./ Lagun horren izena Lotsa da./ “Ez, ez, ez, inola ez", esaten diot gauero/ “bihar ez dizut kasurik egingo bada".

etiketak: gorri
xme
xme dio:
2006/01/17 15:03

Mosu bat, lotsabakuori, eta segi horrela.

Patxi
Patxi dio:
2006/01/18 02:30

Leire, erantzungo nizuke baina, idazteko daukadan mezu bat hondatuko nuke. Gustatuko zaizu.

Oso polita Kirmenen poema.

Josu
Josu dio:
2006/01/20 22:06

Blogtsabako hutsak gara, Leire. Eta? Niretzat behintzat ilusiñoa eta plazerra dira blogean idaztea. Batzuetan jolastu, beste batzuetan pulpitutik pontifikatu... Blogtsabako esan dut? Ni nahiko blogtsatia naiz, ba! Horregatik idazten du Jozulinek nire ordez ;-)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua