Jai arrotzak
Urriaren 12an eta abenduaren 6an entzuten dugu euskaldunok ez dugula ezer ospatzeko. Ni ados nago, espainiarra ez naizen aldetik, baina nik zer daukat ospatzeko abenduaren 8an, abenduaren 24 eta 25ean, Aste Santuan, uztailaren 31n .
Jai bi baino ez dira ez erlijiosoak: abenduaren 6a eta maiatzaren bata. Beraz, zer Gabon Zaharra eta Urte Berriari kutsu erlijiosoa kendu eta hiru jairekin geldituko gara?
Jai euskaldun laikorik ez daukagu. Pentsatu beharko dugu, bada, gure jai propioetan. Niri ez ekinozioak eta solstizioak etortzen zaizkit ospatzeko moduan. Urtean zehar ondo banatuta daude, eta ia kultura guztietan, baita gurean ere ospatu izan dira. Ilargi beteko gauak ere sartuko nituzke. Zuei burutzen zaizue beste datarik?
Bitartean, dauzkagun jaiei eustea proposatzen dut. Baita festa frantsesak ospatzea ere, zazpi probintziok batera jai egin dezagun, eta festa alemaniarrak edota italiarrak ospatu behar badira, ni konforme. opor egitea beti dago ondo. Ez gaude Europan, ala?
Totalmente bat nator zurekin. jai gabatxoak ospatzea hegoaldean ta hispanoak iparraldean nazio batasuneruntz urrats sinbolik handia izan daiteke (benetan nabil, ta ez badira suertatzen ba gutxienez ke nos kiten lo bailao). Ta ilargi betearenarekin bete-betean asmatu duzu, niretzat beti dira mugarri ilargi betedun gauak... norbere maitearekin bat egiteko ispilua deitzen diot nik.