Hará!
Gaur goizean Euskadi Irratian Miguel Lazpiur Confebask-eko lehendakariari entzun diot. Euskaldun ona da gero, Lazpiur bergararra, batez ere bere euskaran egiten duenean, usten det eta horrelako gipuzkerakadak alde batera lagatzen baditu, behintzat. Antzeko zerbait gertatzen zaio Manix Mandiolari, Eibar futbol taldeko entrenatzaileari: berea egiten duenean ondo eta jator egiten du, baina ustezko dotorezietan hasten denean
Gaur Lazpiurri zer esan duen ez diot kontuan hartuko (ia gauza batekin ere ez naiz ados egon), gaur zelan esan duen erreparatu diot, eta erdi ahaztuta neukan formula bat behi eta berriro errepeikatu du: Hará! Bai, azkeneko a-n jarrita indarra. Eta gu ikasleoi bueno-ren baliokidea topatu ezinik.
Egia da ahazten gabiltzala gure forma jatorrak, bueno, bo .eta mesedetan. Tira-ka begira-ka eta begitu-ka hasita geunden, baina Asier Sarasuaren alabak gogorarazi behar izan zigun ondo dá! esaten dela euskara jator eta naturalean. Gaurkoan Miguel Lazpiurri ere eskerrak eman beharko dizkiot burura ekarri didalako Hará formula.
Gehiagotan entzungo bagenitu horrelakoak!
Esan zituenak ere atentzioa eman zidan niri. Absentismoaren gorakadaren aurka neurri legalak eskatu zituen. Hausnarketarako gai interesgarria ere aipatu zuen: langabezia tasa txikia dela eta, langile on eta txarrek aurkitzen dute lanpostua, eta bigarren hauek, hainbat arazo sortzen dituzte enpresetan: produktibitate eskasak, arazo sindikalak eta abar. Ondorioztatu daiteke langabezia maila handiago bat onuragarria dela enpresentzat: langabetu gehiago dagoen merkatuan, enpresek, behar dituzten langileak eskuratzeko "eskaintza" zabalagoa dute. Berriz ere eskaintza eta eskariaren arteko dantza!