Sangre
Sangre Mercedes Abadek idatzitako liburu bitxia da. Berrehun horri inguru dauka, ez da oso mardula, bai benetan interesgarria. Kontakizun erreal-fantastiko-oniriko bitxia da. Harrituta behin baino gehiagotan laga nauena. Amaiera, benetan horrela izan balitz errealitatean, ona izango litzateke. Pena da horrela gertatu ez izana
Sorpresa izan da liburua, kontatzeko moduarengatik, istorioarengatik. Aspaldi ez ninduen liburu batek hainbeste harritzen. Eta hori atsegina da benetan.
Irrikatan hartuko dut Mercedes Abadek idazten duen hurrengo nobela. Kostatuko zaio, baina, honekin lortu duena lortze: aho bete hagin lagatzea
Kaixo Leire:
Uste dut Mercedes Abad egun hauetan Donostian dagoela Udalak antolaturiko Idazleen Topaketetan.
Segi ondo.