Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Durango

Durango

Leire Narbaiza 2007/10/15 17:09

Pasa dan ikasturtian Durango deskubridu neban. Benetan deskubridu. Batek baiño gehixago pentsauko dau ia zelan izan leiken hori, Durango herri ezaguna eta hurrian egonda. Gaiñera, gure aitxa bertan jaixo zanez gertuago sentitzen neban. Baiña Eustakio bertatik gerriak bota zeban, eta sekula ez jakon gustau Durangon jaixo zala esatia.

Bertan, jakiña, hamaikatxo bidar egonda neguan. Gaztetxotan pisziñetara juaten giñan, orduan sasoian Eibarren ez zegualako. Gustora juan be! Haundixa zan arratsalde-pasa ibiltzia. Trenian edo autobusian abixau, pisziñetan baiñau, pasta bat erosi Goienkaleko pastelerixa baten, eta Carretora juan mosto bat edatera. Nagusixaguak giñala pentsau, eta Eibarrera itzuli.

Urte batzuk pasau eta gero, liburu azokara, jaixetara, kontzertu eta antzerkixetara be juan izan naiz. Goienkaleko “xarma” ezagutu dot. Gero lagun batzuk be izan dittut bertakuak, eta iñoiz egin dogu parrandatxoren bat Durengon. Hortaz, esan neike ondotxo ezagutzen nebala herrixa, eta azokia eta papeleria baiño gehixago ikusten nebala. Halan da be, ez netsan gustua topatzen. Oiñ, ostera, ikaragarri gustatzen jata.

Iaz, baiña, beste Durango bat deskubridu dot. Edo hobeto esanda, benetan ezagutu dot herrixa. Edarra da, benetan. Ez neban pentsatzen hain txoko polittak zekazela, bai paisajiak, bai eraikiñak. Gauza pilla bat egin leikez, aukera mordua dagozelako. Eibarren baiño gehixago, esango neuke.

Hori bai, herri tradizionala da: kanpaiak mezetara deitzen, hil-kanpaiak joten, hamaika eliza, komentu eta eskola relijiosokin. Hori eibartar batendako harrigarrixa da. Beste alde batetik, Durangon “gaztetxeruak” zein “pijo-pijuak” ikusi leikez. Txurrodunak, zein behi-miazkada orrazkeria dakenak. Danak herri berian, eta kantidadian. Iruña etortzen jata batzuetan burura. Hori, ba: Durango, buena jaula para malos pájaros

Panegiriko hau ez da herri aktibua topau dodalako, edo oso gustora sentitzen naizelako. Ez, ez neuke bestela post bat idatziko. 2006 urte horribilis ha ahazten lagundu desta. Nere biharran gustua berreskuratu dot bertan lanian. Indarra emon desta, gauza barrixak deskubridu dittut. Durangok ilusiñua itzuli desta. Badakitt bardiña gertau ahal jatana Abaltzisketan, baiña ez da holan izan. Oso eskertuta nago danagaittik. Aspaldi ez neguan hain pozik nere biharrakin, ezta biharreko herrixakin be. Bizkaiko geografixia politto ezagutu dot lana dala-eta; hortaz, badakitt zertaz dihardudan, badakitt neregan zelako eragiña dakan inguruak, lekuak. Trenez ibiltziak be badaka beria; automobilla ahaztu, eta disfrutau. Ondo nago gustora. Neu be ete naiz “mala pájara” eta Durango kaixola ona neretako?

YopYop
YopYop dio:
2007/10/27 22:51

Ba arrazoia daukazu durangori buruz, baiana Durangon “gaztetxeruak” ez dira “pijo-pijuak”, batzuk bai, baina gehienak, nola ezango nuke, oso FOLK dira, nire uztez, eibarrean gauza bera gertatuko da ezta? batzuk pijo pijo ta besteak ez. Baian beno, guztatu zait zure durangoko inpresiñue, oso polita izan da zure narrazioa. Merci.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua