Che, txo!
Ni jaio nintzenerako, Che hilda zegoen eta mitoa sortzen ari zen. Hori gertatzen zaie gazte hiltzen diren izarrei. Iraultzailea izan zein aktorea, berrogei urteak iritsi aurretik hilez gero, mito bihurtzen ditugu. Mito, heroi eta santu premia daukagulako. Horrelako pertsonak mitifikatuz, geure burua zuritu. Maisuak behar ditugulako, bidea erakusteko, edota fama, boterea eta arrakasta zer diren ikusarazteko.
Zer pentsatuko luke Guevarak bere erretratu ezagun hori zer bihurtu den ikusiko balu? Bere aurpegia kontsumo gizartearen ikono bilakatuta, zer esango luke? Nolakoa izango litzateke Ernesto gaur egun Bolivian hil izan ez balute? Zenbat bider kartzelaratuta? Zelako bizimodua eroango zukeen?
Galderok ez daukate erantzunik. Beharbada, bizirik balego ez zen mitoa izango. Seguru. Imajinatzen duzue Che laurogei urterekin, burusoil, zimurrez betea? Ez, ez dago haragizko mitorik.
Eta zer egingo genuke horrelako mitorik izango ez bagenu? Zer egingo genuke Che Guevara existitu izan ez balitz? Utopia badela nork esango liguke?
Berrogei urte dira, txo, Che hemen ez dagoela. Berrogei urte, eta bere ezpalekorik ez. Horrelakoa izan zitekeela ematen zuen Marcos komandante-ordeak, baina hanka sartze batzuk izan zituen, eta gainera bizirik jarraitzen du Horrela ezin da!
Che, txo! Kanta hau baino gauza politagorik nik ezin dut idatzi. Uda honetan diskoteka batean ordu txikietan erritmo arraro batean entzun dudan arren, oso letra ederra du. Beraz, Carlos Pueblaren berbak nire ahoan jarriko ditut zure omenez:
Hasta siempre comandante
Aprendimos a quererte
desde la histórica altura
donde el sol de tu bravura
le puso cerco a la muerte.
Aquí se queda la clara,
la entrañable transparencia
de tu querida presencia,
comandante Che Guevara.
Tu mano gloriosa y fuerte
sobre la historia dispara,
cuando todo Santa Clara
se despierta para verte.
Aqui ...
Vienes quemando la brisa
con soles de primavera
para plantar la bandera
con la luz de tu sonrisa..
Aqui ...
Tu amor revolucionario
te conduce a nueva empresa,
donde esperan la firmeza
de tu brazo libertario.
Aqui ...
Seguiremos adelante
como junto a ti seguimos
y con Fidel te decimos:
"Hasta siempre, Comandante!"
Nathalie Cardone izango da beharbada. Jarri e-mandoa martxan gustuko baduzu, niri ikaragarri gustatzen zait.