Hogeta bost urte eta gero bazkarixa!
Iraill honetan bete dira hogeta bost urte Eibarko La Salle ikastetxian hasi giñala BUP egiten. Egixa esan bihar badot, neri urteurren hau konturatu barik pasauko jatan La Sallen emondako urtiak ez ziran izan-eta nire onenak. Baiña hiru balientek erabagi zeben alkartu egin bihar giñala. Martxan jarri ziran Pedro, Iñigo eta Eva, eta kriston bazkarixa montau zeskuen pasa dan zapaturako.
Lana ez zan erreza izango. Hasiera baten, ehun eta berrogeta hamar laguneko zerrendia lortu zeben (Zer ete da baby-boom-ekua izatia!). Gero hórrekin danekin kontaktuan jarri bat A Coruñan, beste bat Torreviejan, bestia Zaragozan, bestia Londresen, baitta Argentina eta Miamin be! Bizkai-gipuzkuan luze-zabalian bizi garanak kontuan hartu barik.
Itzelezko biharra hartu, eta erantzuna be ona izan zan, hirurogeta hamar lagun baiño gehixagok emon genduan izena. Aitorrek be zabaldu zeban blogakin jende asko animau zan. Bertan be hainbat erretratu jarri zittuan baten batek deskubritzen banau antxiñako baten, premixua daka!, eta egunotan zapatukuak be agertuko dira.
Lehen esan dodanez, La Sallekua ez zan izan nere sasoirik polittena. Ez jatan ezer txarrik pasau, baiña nire akorduan urte harek ez dira atsegiñenak, ez jentiagaittik, eskolia, girua, nerabe izatia dana egongo da lotuta. Bazkarirako be ez nekan gogo haundirik, baiña kuadrillakuak danak ala iñor be ez erabagi genduan. Izan leike aurreiritzixengaittik, persona batzuk hogei urtian ikusi barik negula, beste batzuekin akordau be ez nintzala egitten, gaur egun beste jende mota batekin ibiltzen naizela .motibuak milla! Zorionez, juan izana ez jata damutu.
Benetan esan bihar dot zapatuan heldutasuna igerri zala: hain giro ona ez dot nik gure artian iñoiz ikusi. Danok genkan dibertitzeko gogua, eta ikaskide ohiak deskubritzeko jakin-miña. Nik mutil batzueri, ondiokan ez detset arpegirik jartzen, baiña eurak akordatzen ziran!
Dibertigarrixa izan zan jakitzia zegaittik gogoratzen gaittuen. Batek esan zestan nerekin beti akordatzen zala selektibidadiaz berba egitten zebanian. Jakiña, potsa barruan nekan despertadoriak jo zestan azterketa erdixan! Beste batendako ni nitzan injustizien defendatzaillia. Irakasliak zeozer esan, eta bazekixan nik besua jaso eta kontra egingo netsala. Ez naiz aldatu, ezta? Enfin! Bestien begixekin diferente ikusten da mundua.
Astion ixa guztiok abots barik gagoz, batzuk dantzaldirako be afoniko zeguazen-eta. Bai, ondo irakorri dozue: dantzaldixa. Dj bat ekarri zeben gure sasoiko kantuak jartzeko. Sasoiakin ez zeben oso ondo asmatu Shakira eta Julieta Venegasekin hasi eta Abbakin jarraittu zebalako. Baiña azkenian lortu zeban larogeigarren hamarkadan zentratzia.
Pozten naben beste gauza bat da zenbat jendekin egin neban euskeraz. Orduan sasoian intuidu egitten genduan zein izan leikian euskalduna, nahiz ta askotan ez asmatu. Gaur egunetik begiratuta eziñezkua dirudi, baiña sasoi haretan ixa iñork ez zeban euskeraz egitten kalian. Nik pentsautako baiño gehixago dira euskaldunak! Ondo!
Punto baltz bakarra La Sallera jautia izan zan, bertan erretratua etaratzeko. Uf! Nere buruari ez itzultzeko promesa eginda nekan, baiña Neretako konzetraziño eremu bat izan zan ha eskolia lau urtian. Bertan nere ikasle-bizitzako irakaslerik txarrenak izan dittut. Irakasle batzuk ona ziran, baiña bertan erabilittako metoduak frakistak ziran. Eta hori ni mertzedarietatik netorrela, monja eskola batetik! Mertzedariak laga genduanian danok esan genduan: ez monjarik, ez uniformerik, eta mutillak!. Monjak, halan da be, frailiak baiño hobiak. Uniformeko gonia, bakeruen trukian, eta mutillak .gizonezkuekin izan neban lehelengo desilusiñua: ez ziran mutillak, umiak ziran eta saskibaloian gaiñian egitten zeskuen berba! Demasa!!
Erretratuana, baiña, protestau neban, zelan ez! Hortik aurrera dana oso-oso ondo. Goizaldera arte. Alemanian zeguan bat goizeko lauretan aillegau ei zan; baiña aillegau. Penia, ni ordu erdi lehenago etxera juan nintzala. Oiñak neka-neka eginda nittuan, goizeko hamaika eta erdixetatik kalian Domekan abots barik, hainbeste gauza gekaguzen komentatzeko!
Politta izan zan, eta Anak esan zeban moduan, juan izan ez bagiña, gaur penatan egongo giñake. Ia hurrengorako antolatzaillerik daguan!! Bazkari honetatik, zelan ez, beste batek urten dau: mertzedarixetan gure kursuan ibilli giñanona. Aberastuko dira gure kontura Eibarko tabernak!
Ah! Zuk linka jarri eta blog batian "zorionak a los antolatzailes" aurkitzia ez neban espero... ;)