Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Beraneua

Beraneua

Leire Narbaiza 2007/09/20 12:59

Aspaldi nintzan etaratzekua, baiña gauza bat eta bestia zala, azkenian gaur, uda amaitzeko ezer gitxi falta dala

Izango dira hamabost urte baiño gehixago beraneatzen ez nebana. Ahaztuta nekan zelakua zan. Beti esan izan dot oso gogorra zala turistian bizimodua, beti erdi brometan baiña serixo be bai: egun guztia etxetik kanpora eurixa edo eguzkixa egin etxebakuak bagiña moduan; gauzak ikusten, zutiñik, illaretan; tontorrak igotzen gazteluak bisitatzeko; aldaparak jeisten kobazuluetan sartzeko; siestia egitteko gogua izan eta ezin….Ez da gogorra, ala?

Aurten beraneuakin egin dot tope barriro. Debako beraneua ezagutzen neban: hiru hillabete, sanjuanetatik klasiak hasi arte; askotan euripian, beste askotan euri egun bat eskatzen plaiatik ihes egin, eta txokolatadia egitteko; sanrokiak….zoragarraixa zan.

Aurtengua ez da hain luzia izan, ez dau txokolatadarik euki, ezta euririk be…lagunekin pasautako lehelengo beraneua izan da, Galizian. Goizian lo egin (aspaldi ez neban hainbeste ordu lo egitten), plaiara juan, etxian bazkaldu, siestia edo deskantsua, errekauak edo bueltatxo bat egin, eta etxera itzuli afaltzeko. Deskantsau dogu, bai, horraittiok! Harri bat be ez dogu ikusi! Nik mono pixa bat be eduki dot; baiña, tira, garai batzuk ikusitta asetu bihar izan dot.

Berriro disfrutau dot playiakin. Oso eguraldi ona izan arren, ez dau bero haundirik egin, perfektua neretako! Hori bai, uretan sartzia, uf, itzela! Odol zirkulaziñua be eten egitten zeban, barren! Hamen gurasuak txillixoka ibiltzen dira umiak uretan ez sartzeko. Han nik txaloka ikusi nittuan ume batek sartzeko balentria egin zebania! Ezin da osasungarrixa izan! Hankak, txindurrittuta, toallan etzin eta hamar miñutura sentitzen hastia be ezinda ona izan!

Hurrenguan “harrixak” eta beraneua buztartzia be ez litzake plan txarra izango. Baiña ondiokan hamaika hillabete luze eta hotz dakaguz aurretik…Ai, oporrak, non zagozie?

etiketak: uda
Eneko
Eneko dio:
2007/09/20 17:22

Ai, ai, ai , hara txitxarrita garaiko denborak gogoratzen :-) ze ondo, eh?

Elena
Elena dio:
2007/09/20 15:24

Beraneo eibartarra, San Juanetatik Arratiak arte. Plaiara joan trankil, poltsan txaketatxo bat badaezpada. Plaia inguruan kafia hartu, periodikuak irakurri, lagun artean komentatu, umeek hartutako karramarroak ikusi, hondarrezko txalupak egiten lagundu, kezka nagusixa itsasgora noiz izango. Itsasoko ura gorputzean sentitu. Sensaziñua plaia horretatik kanpora ez dagoela mundurik. Hummmmm, zoriontasunetik oso-oso gertu.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua