Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / ARRATE KULTUR ELKARTEA

Antonio Irisarri. Argazkiak

Arrate Kultur Elkartea 2005/01/08 12:58

Atzo, ostirala Urtarrilak 7, Antonio Irisarri Lizarran jaio eta Eibarren aspalditik bizi den argazkilariaren ERAKUSKETA inauguratu zen arratsaldeko 19:00etan Arrate Kultur Elkarteko TOPALEKU aretoan, Eibarko Zuloagatarren, 3 kalean.

Irisarrik bere azken lanak ditu erakusgai Topalekuan, berrogei argazki, estilo, motibo eta teknika ezberdinak erabiliz egindakoak: zuri-beltza, kolorea, ordenadorea, paisaiak, biluziak, osaketa geometrikoak, ....

Erakusketa urtarrilaren 16arte zabalik dago, eta ordutegiak honako hauek izan dira:

  • Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
  • Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara

Keixeta Topalekuan

Arrate Kultur Elkartea 2004/12/22 08:44

Gaur, asteazkena Abenduak 22, Keixeta margolari zumaiarraaren ERAKUSKETA inauguratuko da arratsaldeko 19:00etan Arrate Kultur Elkarteko TOPALEKU aretoan, Eibarko Zuloagatarren, 3 kalean. Denok gonbidatuta zaudete.

Erakusketaren ordutegiak honako hauek izan dira:

  • Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
  • Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara

Mari Fran Ereña eta Elixabet Eguren

Bestalde, egun hauetan Arrate Kultur Elkarteko margo eta pintura eskolaren ikaslea den Mari Fran Ereinak bere lanen erakusketa dauka Isasi Kaleko York Pub-ean eta bere aldetik Elixabet Eguren-ek Bidebarrieta kalean dauka.

Gaztekitto. Artista Gazteen X. Erakusketa kolektiboa

Arrate Kultur Elkartea 2004/12/14 14:44

Joan zen ostiralean, Abenduak 10ean, Artista Gazteen X Erakusketa Kolektiboa inauguratu zen arratsaldeko 19:00etan Arrate Kultur Elkarteko TOPALEKU aretoan, Eibarko Zuloagatarren, 3 kalean.

Edizio honetan, teknika ezberdinak erabiliz, parte hartzen duten artista gazteek honako hauek dira:

  • Miren Monge
  • Ariane Rodríguez
  • Patricia de la Rosa
  • Noemi Muñoz
  • Miriam Pulido
  • Zoraida Domínguez
  • Oihane Gardoki
  • Iratxe Unanue
  • Ana Orozko

Erakusketa Abenduaren 10etik abenduaren 19ra egongo da zabalik eta ordutegiak honako hauek izan dira:

  • Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
  • Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara


Argazkia: Diario Vasco

Berbaldixak. Pello Zabala: Tenporei gertutik jarraitzen

Arrate Kultur Elkartea 2004/12/06 22:09

BERBALDIXAK ekimenaren hurrengo saioa dugu laister, abenduaren 17an, eta horri buruzko informazioa zehazten goaz:

  • Gaia: TENPOREI GERTURIK JARRAITZEN
  • Hizlaria: Pello Zabala
  • Eguna: abenduaren 17a.
  • Ordua: 19:00etan.
  • Tokia: MARKESKUA jauregia.


Hitzaldiaren laburpena:

Tenporen zikloari jarraipena emanez, ba, aurrekoaren segidakoa izango litzateke. Alegia, orduan koarta tenporen historia ikusten abiatu baginen, egunok noiz eta nola sortu ziren eta beste, oraingoan, egun eta data horien zabalkundeari begiratuko diogu: Erromatik kanpora nola joan ziren hedatzen erdiaro inguru haretan.

Eta, noski, aurrekoan egin edo adostu genituen iragarpen edo aurreikuspen haiek aztertuko ditugu, eta neguko koarta-tenpora berezi hauei gertutik begiratu, zeren, aurten, pazkoaldia aurreratua datorrelako, ihauteriak ere halaxe datoz, eta, beraz, tenpora negukoetatik udaberrikoetara, 3 hilabete ez baino, bi bakarrik gelditzen dira...

Ana Almaraz Topaleku aretoan

Arrate Kultur Elkartea 2004/11/27 12:35

Atzo, ostirala, Azaroak 26, Ana Almaraz margolariaren ERAKUSKETA inauguratu zen arratsaldeko 19:00etan Arrate Kultur Elkarteko TOPALEKU aretoan, Eibarko Zuloagatarren, 3 kalean.

Erakusketa Azaroak 26tik abenduaren 5era egongo da zabalik eta ordutegiak honako hauek izan dira:

  • Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
  • Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara

Pintxo sorta ederra

Arrate Kultur Elkartea 2004/11/25 22:02

I Pintxo lehiaketako argazkiak

Llorente pintxoa, Eibarko lapikotxoa, mestizajea, ehiza, ... eta abar luze bat. Mila esker parte hartu duzuen guztioi!!


Llorente modako Eibarko jokalariaren omenez: hamaika gol eta pintxoa!!


Irabazleetariko bat, Bossa Taberna


Chalcha Jatetxeak ehizarekin egindako pintxo ederra aurkeztu zuen


Eibarko lapikotxoa, Kulturalean


Barruti Odolostea: beste pintxo eder bat Ego-Gain tabernan


Irabazleetariko beste bat, Koskor Taberna

Koskor eta Bossa Pintxo Lehiaketaren irabazleak

Arrate Kultur Elkartea 2004/11/24 22:42

I. "EIBARKO PINTXO TXAPELKETA"ren AKTA

Eibarren, 2004.eko azaroaren 24an arratsaldeko 22:30etan ARRATE KULTUR ELKARTEaren egoitzan, Zuloagatarren, 3 kalean I.EIBARKO PINTXO TXAPELKETA epaimahaia bildu da eta ondorengo erabakiak hartu ditu:

  1. Lehiakide guztiei (Unbe, Big Ben, Xania, Borda, O'Hara, Birginape, Deportiboko taberna, Portalea taberna, Chalcha, Kultu taberna, Bossa, Koskor, Tupi Azpi, Txoko , Aginaspi, Ambigu, Aterpe, Ego Gain, Ibai Ondo eta Trinkete) bere partaidetza eskertzea.
  2. Aurkeztutako pintxo guztien kalitatea azpimarratu
  3. Pintxo saritua erabaki

Pintxo Onenari Saria: Koskor (Calbeton Kalea)

Pintxo Berritzaileari Saria: Bossa. (Ego Gain Kalea)

EIBARKO PINTXO TXAPELKETAren sari banaketa, ARRATE KULTUR ELKARTEAREN lokaletan azaroaren 25an arratsaldeko 19,30etan txakoli kataren ondoren izango da.

Epaimahaiko partaideak: JON ODRIOZOLA, VICENTE BELDA eta UNAI MAGUNAZELAIA.

Eibarren, 2004.eko azaroaren 24an

Txakoli dastaketa

Arrate Kultur Elkartea 2004/11/23 13:36

Aurten ere Eibarko Udalaren laguntzaz Sanandres inguruan gastronomia hitzaldia antolatu da. Jose Ramon Agiriano adituaren eskutik. Cata comentada de Txakoli deitu duguna.

Arrate Kultur Elkarteko lokaletan, azaroaren 25ean, arratsaldeko 19:30etatik aurrera.

Amaieran EIBARKO I PINTXO TXAPELKETAREN SARIA BANATUKO DA.

Pintxo Txapelketa: partaide ugari

Arrate Kultur Elkartea 2004/11/19 01:44

Azaroaren 24rako Eibarko I Pintxo Txapelketa antolatu du Arrate Kultur Elkarteak, Eibarko Udala eta Eibarko ostalaritza sektorearen laguntzarekin.

Eibarren pintxoak egiten dituzten 64 taberna gonbidatu ditugu eta gaur arte 21 tabernak eman dute izena, hirutik bat. Ez dago batere txarto!

Dena den parte hartzeko epea irekia dago, datorren astelenerarte. Animatu!!

Epaimahia hiru pertsonak osatuko dute. Honako hauek:

  • Ion Odriozola Krabelin jatetxekoa
  • Vicente Belda, aski ezaguna Eibarko ostalaritzan. Jazzman taberna, Pintxo taberna, eta beste hamaika ekimen sortu dituena
  • Unai Magunazelaia. Sukaldaria eta sukaldaritza eskolako irakaslea.

Izena eman duten tabernak honako hauek dira:

  • Unbe
  • Big Ben
  • Xania
  • Borda
  • Caserio
  • O'Hara
  • Birginape
  • Deportiboko taberna
  • Portalea taberna
  • Chalcha
  • Kultu taberna
  • Bossa
  • Koskor
  • Tupi Azpi
  • Txoko
  • Aginaspi
  • Ambigu
  • Aterpe
  • Ego Gain
  • Ibai-Ondo
  • Trinkete

Azaroaren 24an parte hartzen duten tabernak Eibartar eta bisitari guztientzat lehiaketan aurkezten dituzten pintxoak izango dituzte dastagarri!!

2005 urterako egitarau eta ekitaldien aurkezpena

Arrate Kultur Elkartea 2004/11/18 16:08

Gaur arratsaldean, 18:30etatik aurrera, Arrate Kultur Elkarteko lehen solairuan, 2005 urterako egitasmo eta ekitaldien aurkezpena egingo da.

Gure ekitaldiei ematen diozuen arreta eskertzen dizuegu.

Hona hemen, momentuz 2005 urterai begira prestatutakoa:

Erakusketa egitaraua

  • Erakusketa ezberdinak Topaleku aretoan, 20-22 bitartean (pintura, zeramika, artesautza, argazkiak, zurgintza,..) - Erakusketa Taberna-kafetegian, 8-10 erakusketa

Hitzaldien egitaraua

  • Urtean 6-8 hitzaldi.

Diaporamen egitaraua

  • Udako diaporama astea San Andres klaustroan

Antzerki egitaraua

  • Urtero bi antzerki saio.

Bertso egitarua

  • Bertso bazkariaren antolakuntza
  • Bertsolari gazteen saioa

Txango kulturalen egitaraua

  • Urtero 3-4 txango kulturalen antolaketa

Eguen Zuri argaki Lehiaketaren antolaketa

  • Aurten, VII edizio jarraieran

Gastronomia egitaraua Sanandresetan

  • Hitzaldi gastronomikoa
  • Eibarko Pintxo onenaren lehiaketa

Formakuntza : Dibujo eta Pintura ikastaroa

Berbaldixak egitaraua

  • UEU eta ... eta Kitto! Elkartearekin batera

Eibarko Euskal Jaia

  • Eibarko Club Deportiboarekin batera antolaketan parte hartu

Argazkilaritza Maiatzean

  • Eibarko Club Deportiboarekin batera

Lokalak utzi kolektibo ezberdinei

Aurkezpena

Kulturala

Arrate Kultur Elkartea

Euskal Jaia Eibarren

Eguen zuri argazki lehiaketa

Txango kulturalak

Diaporamak

Topalekua

Margolaritza ikastaroak

Gastronomia Azaroan

Bertsolaritza

Ikastaroak

Hitzaldiak