Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / ARRATE KULTUR ELKARTEA

Antzinako Euskal Jaiak, bideoak eta beste kronika bat

Arrate Kultur Elkartea 2007/01/25 19:16

Aurreko batean lehen Euskal Jaiaren kronika argitaratu genuen hemen.

Asier Sarasuak 1965-1970 bittarteko euskal jaixen pelikulak ipini ditu bere Eibartik blogean Eibarko Euskal Jaia atalean. Antonio Sarasua bere aitxatxak Super 8 formatuan grabatutako pelikulak dira, orain Asierrek digitalizatu eta denon eskura ipini ditu. Garaiko giroa ezagutzeko dokumentu grafiko ederrak dira.

Osagarri gisa, 50. urteurrenean egin zen ARRATE KULTUR ELKARTEA 1952-2002 (adi 700 KB .jpg formatuan) dokumentutik hartuta, Miguel Angel ASTIZ kazetariaren garaiko beste kronika bat ekarriko dugu hona, 1967 urtekoa oraingoan.

Más de una hora duro el desfile de millares de niños

Miguel Angel ASTIZ. La Gaceta del Norte 9-V-1967

Como la primavera florida que estallaba en los manzanos y en los prados y en las hayas sobre la tierra seca, Eibar se alegró el domingo, por encima de problemas y de ruidos de industria, con millares de niños llegados de todas partes para tomar parte en la III’go Umien Euskal Jaia, la tercera fiesta vasca infantil, que cada edición va creciendo en cantidad y calidad y que organiza con singular y particular esfuerzo la S.R.C. Arrate.

Tras los pasacalles mañaneros tocados por docenas de mini-chistularis llegados de Guipúzcoa y de Vizcaya, y los de Arrate, la misa, a la que asistieron las autoridades: el templo y sus alrededores, repletos de chavales vestidos con todos los trajes, de costa y de montaña, de danza y de trabajo, típicos vascos. La víspera había habido una gran velada en el Frontón Astelena, en la que cantaron Lourdes Iriondo, Benito Lerchundi, Javier Lete, Julian lecuona, y en el que ofreció un magnífico recital el Orfeón San Anton de Bilbao.

EL GRAN DESFILE POR LAS CALLES

Con esa manera tan eficaz de saber organizar, típica eibarresa, se montó el gran desfile desde la parroquia a la plaza, con los grupos de danzas y millares de niños, y ocho carrozas muy bien logradas, de motivos vascos, que mantuvo durante más de una hora a todo Eibar y a muchas gentes llegadas de fuera, prendidas del encanto de la demostración infantil.

Abrieron el desfile los chistularis de Villarreal, las mini-autoridades, los dantzaris del Arrate, y después una estampa magníficamente lograda con tipos y trajes – masculinos, femeninos, del pueblo, de alcaldes, bandera – de los valles vasco-pirenaicos de Salazar y Roncal de Navarra, presentada por el Colegio de la Providencia, y que por la singularidad de los trajes, fielmente reproducidos en miniatura, llamó grandemente la atención.

Presentaron carrozas muy bien logradas, de temas vascos – y hasta una de tema espacial -, el Club Juvenil Izarra, los Colegios de Mercedarias y de La Salle, los niños de las Escuelas de Ipurúa, la Empresa Alfa, La Sociedad Arrate, la Ikastola, el Colegio del Sagrado Corazón y la parroquia del Carmen: había concurso, muy bien dotado, cuyo primer premio ganó la Ikastola, con su representación Sukaldea, y el segundo Alfa, con Basarri; los bohemios pintores vascos, la pelota, la danza, los ferrones, la canción, estuvieron muy bien representadas en carrozas que costaron sin duda mucho esfuerzo artístico, económico y de trabajo, demostrando el nivel de Eibar.

Oharra: Argazkiak Antonio Sarasua-ren filmetatik hartuta

Argazki erakusketa Topalekuan

Arrate Kultur Elkartea 2007/01/24 23:15

Datorren ostiralean, urtarrilaren 26an, arratsaldeko 19:00etan Eibarko Klub Deportiboko argazkilarien taldearen erakusketa inauguratuko da Arrate Kultur Elkartearen Topaleku aretoan. Gonbidatuta zaudete guztiok!

Erakusketa Urtarrilaren 26tik Otsailaren 4ra igaroko du eta bertan honako argazkilari hauek parte hartuko dute:

Jesús Unzueta

Bakarne Elejalde

Asier Garin

Virginia Arakistain

Jose Luis Martinez

Vicente Eizagaetxeberria

Fernando Retolaza

Jose Vila

Jose Valderrey

Aitor Sarasketa

Joseba Barrutia

Eider

Alberto Luke

Mateo Guilabert

Jose Luis Irigoien

Erakusketa orduak honako hauek dira:

  • Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
  • Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara.

Gipuzkoako Bakarkako Xake Txapelketa Nagusia Kulturalean

Arrate Kultur Elkartea 2006/12/19 20:25

Urrian hasi eta Azaro eta Abenduan zehar Arrate Kultur Elkarteko egoitzan jokatu zen Gipuzkoako Bakarkako Xake Txapelketa Nagusian emozioa azken minuturaino mantendu zen, ia edozein partidako emaitzak eman baitzezakeen zein izango zen azken txapelduna.

Txapelketa guztian zehar Argandoña eta Aablingek izan duten borroka berdinketan bukatu zen azken partidan ere, desberdintze sistemetan ere oso alde txikia baitzegoen.

Argandoña eta Alcaideren arteko berdinketa, atxabaltarrak egindako prestaketaren ondorio izan zen, donostiar gaztea ezustean harrapatu baitzuen, horrela Gros Xake Taldeko jokalariak berdinketa eskatzera behartuta ikusi zuen bere burua. Hori zen Aablingen aukera, Martini bigarren mahaiko partidan irabazita Argandoña harrapatuko baitzuen. Horrela, daniarrak Gros Xake Taldeko jokalari gaztea garaitu egin zuen partidaren bukaera aldera donostiarraren denbora arazoak aprobetxatuta, nahiz eta Iñigo Martinek posizio hobea izan.

Hirugarren posturako, Agirretxe eta Fran Miguelek partida oso interesgarria jokatu zuten, bigarrenak irabazi zuelarik elkarren arteko eraso batzuk trukatu ostean.

Lehenengo Mailako titulua lortzeko partidetan, Sanzek Irureri irabazi zion partida, zestoarra partidaren hasieran gaizki geratu ondoren. Arana eibartarrak ere Cantabrana garaitu zuen, eta ondorioz eibartarra geratu zen zestoarraren aurretik eta Gorengoen Mailara igotzeko txartela lortu zuten biek.

Labubilduz, Argandoñaren 6. txapela eta Eibarko Klub Deportiboaren eskuetan.

Donostiako Bigarren Mailako txapelketan, bai Fernando Puga eta bai Veronica Iglesias liderrek, Joseba Izquierdo eta Julio Rodriguezen aurkako partidak irabazi zituzten eta biak gelditu dira 6 punturekin lider. Hirugarren sailkatuak ere, Aritz Izagirrek bere partida irabazi eta beste biekin batera Lehenengo Mailarako igoera lortu du.

Azkoitiko Hirugarren Mailakoan, Gaizka Alberdik ezin izan zuen Mikel Baena eibartarraren aurkako partida irabazi eta berdinketarekin konformatu behar izan zen. Hector Sanchezek Joxe Azkue garaitu zuen. Ondorioz bi jokalariok lortu dute Bigarren Mailarako igoera.

Donostiako Hirugarren Mailakoan, Sebastian Armendariz eta Miguel Alvarezek euren partidak irabazi zituzten eta ondorioz 6 punturekin lidergoan geratu dira. Atzetik Iñaki Aizpurua 5.5 punturekin eta Francisco Latorre 5 punturekin. Guztiek lortu dute Bigarren Mailarako igoera.

Kadeteen Txapelketan, Asier Etxagibel arrasatearrak nahikoa zuen Diego Olmo eibartarrarekin berdintzea, eta nahiz eta partidaren zati handi batean eibartarra hobeto egon, honen akats batek partida berdintzea ekarri zuen eta ondorioz azkenengo berdinketa. Bigarren mahaian ere, akatsez beteriko partida baten, Iñaki Elduayen eta Oscar Diezek berdinketa lortu zuten. Hirugarren eta laugarren mahaietan aldiz, Edu Olabe eta Bingen Urbietak, Mikel Vicente eta Ibai Portugal garaitu zituzten. Ondorioz Asier Etxagibel (Arrasate) izan da txapelduna 5 punturekin eta atzetik boskote bat: Edu Olabe (Eibar), Diego Olmo (Eibar), Iñaki Elduayen (Donostia), Oscar Diez (Irun) eta Bingen Urbieta (Zarautz). Guztiek Aste Santuan jokatuko den Euskadiko Txapelketarako sailkatzea lortu dute.

Informazioa: Gipuzkoako Xake Federakuntza eta Eibarko Klub Deportiboa.

Sukaldaritza laborategi parte hartzailea Teknologia Berriekin

Arrate Kultur Elkartea 2006/11/23 11:38

Sanandresen aurretik, Sukaldaritza laborategi parte hartzailea antolatu dugu, non Sukaldaritzan nitrogenoarekin ibiltzea eta beste joera berritzaile batzuk jorratuko diren

Aurten ere Eibarko Udalaren laguntzaz Sanandres inguruan gastronomia eta kultura elkartzen dituzten ekitaldiak antolatu ditugu Arrate Kultur Elkartean

Horrela, gaur osteguna Azaroak 23a, arratsaldeko 19:00etan sukaldaritza laborategi parte hartzailea antolatu da. Oskar Trebiño sukaldaritza eskolako irakasleak zuzenduko du laborategia eta sukaldaritzan nitrogenoarekin ibiltzea eta beste joera berritzaile batzuk azaldu, jolastu-praktikatu beraiekin eta emaitzak dastatzeko aukera izango dugu.

Ekitaldia irekia eta doakoa izango da. Animatu zaitez.

Oskar Trebiño Sukaldaritza esperimentala azaltzen

Oskar eta Aitor lanean

Info gehiago DV-ko elkarrizketa honetan

Argazki txikia: Felix Morquecho (DV)

Aurtengo GR-8a OIARTZUNentzat

GR 8 2006/11/23 00:11

Oiartzunen, Kontzejupean, jokatu zen herenegun GR-8ko finala eta etxean gelditu zen txapela. Lehenengo aldiz, GR-8ko txapelketan Oiartzun finalera iritsi eta, gainera, irabazi egin zuen. Manu Goiogana bertsolariak ordezkatu zuen Oiartzun.

Hasiera batean Orio eta Mallabiko bertsolariak aurrez aurre izatea pentsatzen bazen ere, azkenean bertso ibilbidean parte hartu duten herri guztietako ordezkari banak hartu zuen parte finalean. Errenteria-Oreretatik Haritz Casabalek, Mallabiatik Garikoitz Sarriugartek, Oriotik Iñaki Gurrutxagak, Hernanitik Unai Gaztelumendik, Zarauztik Odei Iruretagoienak, Lesakatik Julen Zelaietak, Lasartetik Unai Muñoak eta Oiartzundik Goioganak hartu zuten parte.

Bertso maila polita izan zuen saioak, batez ere finalaren bukaeran, bertsolariak oso eroso zeuden oholtza gainean. Jon Martin, Oiartzungo Bertso Eskolako kidea izan zen gai-jartzaile lanetan aritu zena, eta 1993ko Euskal Herriko Txapelketa Nagusiko gaiak jarri zizkien bertsolariei. Entzuleen esku gelditu zen bertsolaririk onena zein izan zen erabakitzea eta Oiartzun aukeratu zuen gehiengoak. Saioan ostean, Aristizabal sagardotegira joan ziren bazkaltzera eta ondorenean ere, bertso-saioa egin zuten. Hemendik gutxira herri guztietako ordezkariak bilduko dira balorazioa egiteko eta hurrengo urteko GRa nola burutu pentsatzeko.

Agiñaspi Taberna, III Eibarko Pintxo Txapelketaren irabazlea

Arrate Kultur Elkartea 2006/11/22 23:44

AGIÑASPI - Udazkeneko izka mizka pintxoa

Gaur, 2006.ko azaroaren 22an arratsaldeko 22:00etan ARRATE KULTUR ELKARTEaren egoitzan, Zuloagatarren, 3 kalean II. EIBARKO PINTXO TXAPELKETA epaimahaia bildu da eta ondorengo erabakiak hartu ditu:

1) Lehiakide bere partaidetza eskertzea.

2) Aurkeztutako pintxo guztien kalitatea azpimarratu , joan zen urteko maila hobetu dela aipatu eta erabakia hartzeko izan duen zailtasuna azpimarratu

3) 2006 URTEKO PINTXO ONENAREN SARIA, AGIÑASPI tabernari ematea, "Udazkenezko izka-mizka" izena zuen pintxoari

4) Azkenik, epaileek Koskor tabernako pintxoaren "sormena eta teknologia berrien erabilera" eta Kultu Tabernako pintxoaren "zaporeen nahasketa" azpimarratu nahi izan dute.

KOSKOR Taberna

EIBARKO II PINTXO TXAPELKETAren sari banaketa, azaroaren 30ean SAN ANDRES AZOKAN izango da.

Epaimahaiko partaideak: JOSU GIMENEZ, VICENTE BELDA eta UNAI MAGUNAZELAIA.

KULTU Taberna

Sukaldaritzan nitrogenoarekin eta beste joera berritzaile batzuk

Arrate Kultur Elkartea 2006/11/17 18:02

Sanandresen aurretik, Sukaldaritza laborategi parte hartzailea antolatu dugu, non Sukaldaritzan nitrogenoarekin ibiltzea eta beste joera berritzaile batzuk jorratuko diren

Aurten ere Eibarko Udalaren laguntzaz Sanandres inguruan gastronomia eta kultura elkartzen dituzten ekitaldiak antolatu ditugu Arrate Kultur Elkartean

Horrela, datorren ostegunean Azaroak 23a, arratsaldeko 19:00etan sukaldaritza laborategi parte hartzailea antolatu da. Oskar Trebiño sukaldaritza eskolako irakasleak zuzenduko du laborategia eta sukaldaritzan nitrogenoarekin ibiltzea eta beste joera berritzaile batzuk azaldu, jolastu-praktikatu beraiekin eta emaitzak dastatzeko aukera izango dugu.

Ekitaldia irekia eta doakoa izango da. Animatu zaitez

Eibarko III Pintxo Lehiaketa San Andres Saria

Arrate Kultur Elkartea 2006/11/16 19:05

Vieira al estilo Unbe. Unbe Taberna

Azaroaren 24an, Eibarko pintxo onenaren bila: III Pintxo Lehiaketa San Andres Saria.

Arrate Kultur Elkarteak, Eibarko Udala eta Eibarko Ostalarien laguntzarekin, Eibarko III Pintxo Lehiaketa. San Andres Saria antolatu du.

Eibarko Ostalaritza sektore osoa parte hartzera gonbidatu eta animatzen dugu!!

Lehiaketan Eibarko osteleritza etxe guztiek parte hartu dezakete.

Arauak

Taberna edo osteleria etxe bakoitzak pintxo mota bat aurkeztu dezake, bereziki lehiaketarako asmatutakoa eta izen bateaz identifikatuta egongo dena.

Prezio eta elaborazioagatik, pintxo bezela hartu beharko dute epaimahikideek.

Bestalde, bezeroen kontsumorako egon beharko du Azaroaren 22an eta bere prezioa euro bat eta 2 euro tartekoa izan beharko du.

Epaimahia Arrate Kultur Elkarteak izendatutako hiru pertsonek osatuko dute.

Lehaiketara aurkezten diren pintxoak azaroaren 22rako prestatu beharko dira.

Epaileek egun horretan pasatuko dira parte hartzaileen taberna, jatetxe eta kafetegietatik.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute Arrate Kultur Elkartean, azaroaren 10etik 17ra.

Iazko Lehiaketaren argazkiak hemen

Gipuzkoako Bakarkako Xake Txapelketa

Arrate Kultur Elkartea 2006/10/18 16:58

Eibarko Club Deportiboko Xake komisioak antolaturik , aurtengo Gipuzkoako Bakarkako Xake Txapelketa Eibarren egingo da, Arrate Kultur Elkartean.

Txapelketa urriaren 21ean hasiko da eta jarraieran zazpi larunbatetan, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, jokatuko dira partidak Arrate Kultur Elkarteko lehen solairuko lokaletan, Eibarren, Zuloagatarren 3 kalean.

Txapelketaren egunak:

  • urriaren 21 eta 28a,
  • azaroaren 4, 11, 18 eta 25a.
  • abenduaren 2an

Bigarren mailako Txapelketa ere Arrate Kultur Elkartean ospatuko da.

Esteban Oroz - Erakusketa Topalekuan.

Arrate Kultur Elkartea 2006/10/06 09:17

Gaur arratsaldeko 19:00etan Esteban Oroz margolari eibartarraren erakusketaren inaugurazioa izango dugu Arrate Kultur Elkarteko Topaleku Aretoan. Denok gonbidatuta zaudete.

Esteban Orozek paisaiak margotzen ditu normalean. Horrela, Topalekuko erakusketan Olmedo (Valladolid) , Toro (Zamora), Mutriku, Ortuella, Donostia - San Sebastián, Toledo edo Segovia hirietan margotutako paisaiak ikus daitezke.

Erakusketa Urriaren 6tik - Urriaren 15ra egongo da zabalik

Erakusketa orduak honako hauek dira:

  • Astegunetan: 19,00etatik 21,00etara
  • Larunbata eta jai egunetan: 12,00etatik 14,00etara eta 19,00etatik 21,00etara.
Aurkezpena

Kulturala

Arrate Kultur Elkartea

Euskal Jaia Eibarren

Eguen zuri argazki lehiaketa

Txango kulturalak

Diaporamak

Topalekua

Margolaritza ikastaroak

Gastronomia Azaroan

Bertsolaritza

Ikastaroak

Hitzaldiak