Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / ARRATE KULTUR ELKARTEA / Gipuzkoako Bakarkako Xake Txapelketa Nagusia Kulturalean

Gipuzkoako Bakarkako Xake Txapelketa Nagusia Kulturalean

Arrate Kultur Elkartea 2006/12/19 20:25

Urrian hasi eta Azaro eta Abenduan zehar Arrate Kultur Elkarteko egoitzan jokatu zen Gipuzkoako Bakarkako Xake Txapelketa Nagusian emozioa azken minuturaino mantendu zen, ia edozein partidako emaitzak eman baitzezakeen zein izango zen azken txapelduna.

Txapelketa guztian zehar Argandoña eta Aablingek izan duten borroka berdinketan bukatu zen azken partidan ere, desberdintze sistemetan ere oso alde txikia baitzegoen.

Argandoña eta Alcaideren arteko berdinketa, atxabaltarrak egindako prestaketaren ondorio izan zen, donostiar gaztea ezustean harrapatu baitzuen, horrela Gros Xake Taldeko jokalariak berdinketa eskatzera behartuta ikusi zuen bere burua. Hori zen Aablingen aukera, Martini bigarren mahaiko partidan irabazita Argandoña harrapatuko baitzuen. Horrela, daniarrak Gros Xake Taldeko jokalari gaztea garaitu egin zuen partidaren bukaera aldera donostiarraren denbora arazoak aprobetxatuta, nahiz eta Iñigo Martinek posizio hobea izan.

Hirugarren posturako, Agirretxe eta Fran Miguelek partida oso interesgarria jokatu zuten, bigarrenak irabazi zuelarik elkarren arteko eraso batzuk trukatu ostean.

Lehenengo Mailako titulua lortzeko partidetan, Sanzek Irureri irabazi zion partida, zestoarra partidaren hasieran gaizki geratu ondoren. Arana eibartarrak ere Cantabrana garaitu zuen, eta ondorioz eibartarra geratu zen zestoarraren aurretik eta Gorengoen Mailara igotzeko txartela lortu zuten biek.

Labubilduz, Argandoñaren 6. txapela eta Eibarko Klub Deportiboaren eskuetan.

Donostiako Bigarren Mailako txapelketan, bai Fernando Puga eta bai Veronica Iglesias liderrek, Joseba Izquierdo eta Julio Rodriguezen aurkako partidak irabazi zituzten eta biak gelditu dira 6 punturekin lider. Hirugarren sailkatuak ere, Aritz Izagirrek bere partida irabazi eta beste biekin batera Lehenengo Mailarako igoera lortu du.

Azkoitiko Hirugarren Mailakoan, Gaizka Alberdik ezin izan zuen Mikel Baena eibartarraren aurkako partida irabazi eta berdinketarekin konformatu behar izan zen. Hector Sanchezek Joxe Azkue garaitu zuen. Ondorioz bi jokalariok lortu dute Bigarren Mailarako igoera.

Donostiako Hirugarren Mailakoan, Sebastian Armendariz eta Miguel Alvarezek euren partidak irabazi zituzten eta ondorioz 6 punturekin lidergoan geratu dira. Atzetik Iñaki Aizpurua 5.5 punturekin eta Francisco Latorre 5 punturekin. Guztiek lortu dute Bigarren Mailarako igoera.

Kadeteen Txapelketan, Asier Etxagibel arrasatearrak nahikoa zuen Diego Olmo eibartarrarekin berdintzea, eta nahiz eta partidaren zati handi batean eibartarra hobeto egon, honen akats batek partida berdintzea ekarri zuen eta ondorioz azkenengo berdinketa. Bigarren mahaian ere, akatsez beteriko partida baten, Iñaki Elduayen eta Oscar Diezek berdinketa lortu zuten. Hirugarren eta laugarren mahaietan aldiz, Edu Olabe eta Bingen Urbietak, Mikel Vicente eta Ibai Portugal garaitu zituzten. Ondorioz Asier Etxagibel (Arrasate) izan da txapelduna 5 punturekin eta atzetik boskote bat: Edu Olabe (Eibar), Diego Olmo (Eibar), Iñaki Elduayen (Donostia), Oscar Diez (Irun) eta Bingen Urbieta (Zarautz). Guztiek Aste Santuan jokatuko den Euskadiko Txapelketarako sailkatzea lortu dute.

Informazioa: Gipuzkoako Xake Federakuntza eta Eibarko Klub Deportiboa.

etiketak: Orokorra
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Kulturala

Arrate Kultur Elkartea

Euskal Jaia Eibarren

Eguen zuri argazki lehiaketa

Txango kulturalak

Diaporamak

Topalekua

Margolaritza ikastaroak

Gastronomia Azaroan

Bertsolaritza

Ikastaroak

Hitzaldiak