Tertuliano
Joxe Aranzabalen 8. probintziari agur esan genion pasa den astean. Uste dut 40 astez jarraian jarraitu dudan irratsaio bakarra izan dela nire bizitzan, eta irratitik behin bakarrik jarraitu dut. Beste guztiak, internetetik. Joxek libre utzi duen tarte hori betetzeko, glamour handiko hainbat blogari gonbidatu gaituzte. Euskaltegiko irakasle glamourosa Leire, berarekin batera euskal GPS ahotsa jarri duen Iturri, Patxitrapero xelebrea, Jozulin tokaioa eta bostok.
Et, et, et! Ez da nere lehen tertulia, gero! Eibarko Herri Irratian jaiak eta politika kulturala dela-eta parte hartu izan dut hainbat tertuliatan. Eta ez da Euskadi Irratian berba egiten dudan lehen aldia ere. Ze uste duzue ba? 4. DBHn elkarrizketatu ninduten lehen aldiz, irrati-gidoi lehiaketa bat irabazi nuenean. Eta azken aldiz 8. probintzian, hain zuzen.
Lehenago abisatzerik ere banuen, ezta? Ba bai. Baina ez dut idazteko gogorik izan, hori dauka blogak, obligaziorik ez duela, eta sudurpuntan jartzen zaidanean idazten dudala. Irratiak, baina, badauka egutegi eta ordutegia (piztu 10,30etan!), eta ezin hor sudurpunta erabili denbora-neurgailu moduan. Laster banoa Miramonera, beraz honarte kontakizun hau. Ea saioa hor zehar zintzilikatzerik dauakagun... eta gogoa ematen dizuen momentuan entzuteko aukera duzuen, horrela.
Ni ere chez Vizcaínon nengoen tertulia entzuten eta, batez ere, Jokin Muñozi eginiko elkarrizketarekin gozatzen. Baina 10:30ean Euskadi Irratira egin dut salto.
Ez dakit norbaitek grabatu ote duen. Ea laster hasten den eginkizun horretan irratia bera: grabatu, grabatzen baitute, baina webgunean zintzilikatzea falta da.