Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Teknosexua / Ez duzu kurrikulumik behar

Ez duzu kurrikulumik behar

Gari Araolaza 2008/03/31 23:14
Benetan berezia, oso ona edo ikusgarria bazara, beharbada ez duzu kurrikulumik behar.

Goiko esaldi hori irakurri diot Seth Godini eta nahiko ados nagoela esan behar dut ( Galliren bidez irakurri dut ). Gainera, ingurura begiratu eta lankideen artean adibide onak ikusten ditut. Lan elkarrizketak egiten ditugunean ere asko baloratzen dugu pertsonak zer egin duen ikasketa eta lan jarduera arruntaz at, zein proiektutan ibili den eta zein putzutan zikindu dituen eskuak.

Interneten bereziki, baina beste edozein lanbidetan lan egin nahi baduzu, oso garrantzitsua da ahal den lasterren bazterrak nahasten hastea. Lan eremu bakoitzean aukeratu beharko da zertan nahastu burua, baina ez utzi aukera pasatzen espediente akademiko zoragarri baten trukean.

Eguneraketa 2008/4/1:

Oraintxe ikusi dut Joxek publikatu duela Curriculum elektroniko bat sortu dut artikulua. Atzo bere curriculumaren beta-tester lanak egin nituen, eta gero gauean irakurri nuen Seth Godinena. Biak lotuta pentsatu nuen hau idaztea.

Badirudi kontraesana dagoela, baina ez da horrela. Curriculuma beharrezkoa izan daiteke, eta Joxek proposatzen duena oso egokia dela iruditzen zait. Gurean ere, lankide berri bat aukeratzerakoan lehenengo gauza bere izena googleatzea izaten da, bere sareko bizitza ezagutzeko.

Kontua da, nahiko meritu egin badira, ez dagoela curriculuma egin beharrik. Uste duzue Ronaldinhok bere CV-a prestatu zuela Bartzelonak kontratatu zuenean?  ;-)

etiketak: curriculum, CodeSyntax, lana
leire
leire dio:
2008/04/22 16:36

Aupa, Gari Aurki zabaldu, zuk zerbait jarri duzula ikusi, klikatu, eta post hau ez zait agertu, ba? Ia hilabete beranduago. Beste barik, eta jakin dezazun, inoiz posta-zerrendan berba egin da-eta honen gainean. Ondo segi

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

naiz. Teknogauza guzti hauetaz idazteko sortu nuen bloga, baina orain gai eta maiztasun librean nabil.

Mastodon