Jon Etxabe-(e)k eginda
—
argitaratuta
2019/11/22
—
etiketak:
Idazleen mintzoak
Asko izan dira irakurketan hiztegira begiratzera eraman nauten hitzak, ezezagunak niretzat, bitxiak zenbait… Jasotzen joan naiz nirekiko ariketa bezala.
Hainbat izen, hiztegian arren, erabiltzera ausartuko ez nintzelako jaso nituen. Beste zenbait, batez ere bi hitzez osatuak, loturik idatzitakoak edo elkartuak, idazlearen irudimena adierazten didatelako.
Jabetu naiz ordenagailuak gorriz azpimarratzen didan hitz asko oso normalak eta erabiliak direla. Aspaldikoa da nire hiztegia, bai liburua, bai ordenagailukoa, agian gaurkoratutako hiztegietan badaude nire ordenagailuan gorriz azpimarratuta duden hitzok, Zuzentzaileak gorriz azpimarratuta datozkidanak edo agertzen ez direnak jarri ditut.
Gorriz, okertzat edo ezezaguntzat, agertzen zaizkidan hitz asko seguruenik konposatuak direlako da, loturik idatzitakoak, elkartuak, alegia, osagai biok marratxoz banatuta ez lirateke marratxo gorriz okertzat azpimarratuta agertuko, nik horrela aurkitu ditut eta aurkitu bezala jaso.
Jolas bat ere bihurtu zait zenbait hitzen nondik norakoa asmatzea.
Nik uste izen horietako asko hobeto leudekeela itzulpenetan, baina hor uzten ditut.
Non kokatuta
Blogak
/
Mispillibar