Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Mispillibar / Idasleen mintzoak - Esamoldeak

Idasleen mintzoak - Esamoldeak

Jon Etxabe 2019/09/20 09:24
Esamoldeak .I-Z

I

Ibiltzen ahal zara

Igerilekuak sasoia zabaldu

Ikarak airean jarri ninduen

Ikuspegi hobe bat

Ilargia egokitu (hilekoa)

Ile kontra

Indarra eman motorrari

Ingurutxoak eta jira-dantzak sortu ziren korridoreetan

Inoiz eta ez edonoiz

Inoizko argien

Inolako penari arrotz

Inoministante

Inongo puntu batera begira

Inora begira

Ipurdiz bota  norbere burua

Irabaziak lurrindu

Iragana grisen eskalan gogoratu

Iri xorta bat isuri

Irratia isiotu

Irri eman zion

Irribarrea josi

Irriz gelditu gabe

Iruntzira ipini

Itsaso bete poz eta zalantza

Itza ebaki

Izan ezak egonarri pixka bat

Izerdia berdindu

J

Ja ere esan ez

Jarraian lo hartu

Jende meta

Jendea lepo ibili

Joan zaharra

Jori ibili autoa

K

Kafea nahasi

Kafeontzia txistuka

Kaldan jarri gorputza

Kalea ibili

Kalea oldarrean hartu

Kalera lerratu

Kantan ari

Kapar jarri

Kaparrari itxuri

Karaxaka hasi

Karrika ibili

Katu itxurako plazera

Ke-ahokada kendu zigarretari

Ke zitekeen edozer

Kea (zigarroarena) airean sakabanatu

Kea jarioan hasi

Kexatetik isildu

Kirika begiratu

Kirioak atera

Klikol  batean edan

Koilara izozkian iltzatu

Koleran sartu

Konturik gabe gelditu

Kostaduan (itsasontziarenean) jarri

Kukusoa baino narruagoko umemokoa

Kurri ibili

Kurrixka luto bat

L

Laineza-lainezturik

Lakatza sartu

Lanari lana gehitu

Lantzekiko armada

Larrua murriztu

Larru-arraz moztu (ilea)

Lasai ederrean

Latz estutu

Lau saileko etxadia

Leba-leba hasi

Leihoa bildu

Leihoaren aitzineko izkinan

Leize sakon bat tartekatzen

Leporaino bete

Lerratu zuen sartagina

Lerro zuta

Letrekiko zingola

Liburu bete datu

Likorea huts-hutsik klikatu

Lizentzia eguna eskatu

Loa urratu

Lodi azpimarratu

Loriaren amoreagatik

Lotsariak estali

Lotura itsaskorrak ezarri zauri gainean

Lumak nahasita

Lurpe ezjakinetara eta oroitzapenik ezera

Luze aski jo

Luze bota zangoa

M

Makurtzen ausartu

Malkorik gabeko negarrak

Maria behetan

Mendiak piko haren gainean

Mendiaren orpoa

Merke lurrean erosi

Merke-zurrean jardun

Mihia kaiolatu

Mihia lerratu

Milatan ahaztua

Min-minean hunkitu

Mina pilpiraka

Minutu erdia gabe

Minutuak orduetan hustu

Morroiloa eman

Motorrari orro eragin

Moztutako adarraren zauria soildu

Muga jo bihotzak

Mundua bete urregorri

Mundua eta honen itzala plazan bilduta

Murtik atera ez

Murtik esan ez

Musika apaldu

Musika zalapartaka

Musikaren isuria

Musika tiroan atera bozgorailutik

Mutur bana ateratzeko lain /Txorizoa)

N

Nahaira jarri

Nahi aldean zaratatsuak

Nahiezik

Nahitara etorri

Neketan eutsi

Nire adin jirakoa

Nire lau kideak eta bostok

Nolako eginahala

Nontsu

Nor beretik irten

Norbere burua beneratu

Norbere senean egon

Nora ezaren bidea

Norbait sufriarazi

Norbaitenik jakin

Norbaiti bihurtu

Norbere burua asmatuta eduki

Norbere buruarekin bildu

Norbere gain bizi

Norenik gabeko lurra

O

Odola zurrustaka atera

Odolaren burdin zaporea

Ogi erreguka

Ohean  iraulka

Ohola asto gainean (txalaparta)

Oinazeari orpoa erakutsi

Oin koloka zihoan

Onaren onez

Oinez ekin

Oso gau izan

Ontzi-bete kolonia

Oparo dezake …tik

Ordua kontrako aldera jarri

Orduak arindu

Orduaren artean baino existitu ez

Orduari minutu erdi kenduta

Oroat izan bi gauza

Oroitera etorri

Orratza diskoaren labirinto kiribilari jarraiki zaio

Orratz bat erortzean hainako isilunea

Orri-pasaka irakurri

Ortoztu: gorputza ortoztu

Oskorritu da arratsa

Oso gordea izan (sekretuak gordetzen dakiena)

Oso txeratua

Otoizka galdegin

Otsan eta esaneko

P

Parea jo

Parean jo

Pastillak tontorka irentsi

Pauso arinka

Pausoan segitu

Pausu luzeka

Penduluaren kulunka

Pertsonan iritsi

Pikorik jo ez

Pikortu: argazkiko irudia handitzerakoan

Pikuen mina aditu

Pilota punpatu

Pindarka eta garretan

Pisu sentitu nuen

Porrotaren simaurra jaso

Proban hil

Putetxeko mandrea

Puzzlea ahokatu

S

Sabai zerura irekita

Sabela berdindu

Saiheska etzan / eseri

Saihets utzi

Salerosian aritu

Sardexkarekin arrautzak zirikatu

Sartzea ukatzeko eskubidea

Segaz jo (soroak)

Semaforo goriren batek elkarretaratu

Sobera luze gabe

Soil jantzi

Solasa trenkatu

Sorbalda lapa egin hormara

Suge egiten zuen bidezka

Sortuko zen ederra eta beltzak ikusi behar

Su txikitan egin saltsa

Sua gutxiagotu

Suak jaurti

Sustoan esnatu

T

Taket gelditu

Taloa beste aldetik erretzen hasi

Tanta tantaren orpotik

Taxi batek irentsi

Teilatuaren malda

Tripak irauli

Tente bai tente

Totoloturik geratu

Trabarik ez egiteko doi

Trenbideak adirkatu

Tronpatik jo

Tropaka bildu

Trosta txikian

Txakur ametseti gehiago eduki …

Txarreko partera hartu

Txibia iheslaria tinta beltzean hezurra baino zuriago

Txingoka jantzi zituen galtzak

Txori-begizko ikuspegia

U

Ukondoak mahaian eman

Ulertzeko neketan

Umeak erein

Une bateko irudipena

Ur-azalean txingok egin harri zapalekin

Urduritasun zimiko bat

Urratsa biziagotu

Urratzen arrastoan itzuli

Urrun atxiki bi pertsona

Urruntasun ezinagoa

70 urte jiratuak

Urteen itzulian

Urteak atzera ihes egin

Usteak ereiki

W

Webgunean saltsatu

X

Xeherik entzun

Xehetasunak doitu

Xurgada kendu zigarroari

Z

Zabu eginarazi

Zakila zoritu

Zaldaleak irabazi

Zangalatrau eseri

Zangatrau jarri

Zapataren takoiak lerro berean tinkatu

Zarelaka (zarela esaka?)

Zatiak lixartu

Zazpi izerdi bota

Zazpi umeko saila daukat

Zedintzat

Zeharraren gainean utzi

Zetazko maindireak eskaini ahuntzari

Zigarretari hurrupa bat kendu

Zigarroari sakatu

Zigarroari sua erantsi

Zinez ikasi

Zirrikituan utzi leihoa

Zuhaitz baten tontorrean lur hartu

etiketak: Idazleen mintzoak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Jon Etxabe naiz. 1933an jaioa. Jubilatu nintzanean irakurtzea eta idaztea izan zen aukeratu nuen denbora-pasa nagusia. Mota ezberdineko hainbat material pilatu zait ordenagailuan. Haize bolada batek eramango nauen orri bat naizenez, material hori sarean jartzea pentsatu dut. Zatika eta sailka ateratzen joango naiz. Bideak erakutsiko dit zer eta erritmoa. Lotsa eta ridikulu sentipena sortarazten dit. Baina nahikoa zait bakar bati lan hau baliagarri bazaio.